domingo, 18 de diciembre de 2011

Jose Angel Biguriren askatasuna exigitu zuten atzo Amurrion

‘GAIXO LARRIAK / BIGURI ASKATU’ PLATAFORMAREN OHARRA:

Atzo (abenduak 16) Gaixo larriak/ Biguri Askatu plataformak burututako ekintzen berri eman nahi dizugu.
Arratsaldeko 18:00etan Amurrioko kultur etxean Larriki gaixoturik dauden presoen inguruko hitzaldi bat eman zuten Matti Iturraldek eta Esti Gorostiagak.
Ondoren 20:00etan Amurrioko Juan de Urrutia plazatik abiatu egin zen manifestazio ixila “Gaixo Larriak/ Biguri Askatu” lemapean. 400 pertsona inguruk parte hartu egin zuten manifestazio honetan(erantsita irudia).
Halaber gogoratzen dizuegu www.biguriaskatu.org web gunean plataformaren manifestuari atxikimendu bilketa bat abiatu egin genuela plataforma aurkeztu egin zenean, eta 1000 pertsona dira atxikitu egin direnak. Atxikimendu bilketa honek jarraitu egingo du eta hemendik jende guztia animatzen dugu atxikimenduak bidaltzera.
GAIXO LARRIAK/BIGURI ASKATU! “Herri plataforma”