HARABA!-KO LAGUNEN OHARRA:
HARABA! jaio da! Gasteizko kanpuseko proiektu komunikatiboa. Gasteizko kanpuseko ikasle mugimenduak, unibertsitateko problematika eta eragileen borrokak plazaratu eta islatzeko helburuarekin, HARABA!webgunea jarri du martxan. Proiektu honek, etengabe galarazten diguten adierazpen askatasunaren kontrako borroka izateaz gain, ikasleon tresna izatea du helburu.
HARABA! ikasleon benetako ekimenen berriemaile izango da, inongo zentsurarik gabekoa. Honela, etengabe ikasleon kontrako jazarpenari aurre egiteko modu bakarra, gu geu geure errealitatearen jabe izatea dela ikusten dugu.
Proiektuak, Kanpuseko errealitatea ezagutzeko balioko du eta dei egiten diegu Gasteizko nahiz beste kanpusetako ikasleei euren ekarpena egiteko guztion artean unibertsitate euskaldun, demokratiko eta herrikoI baten alde borrokatzeko. Honetarako, filokontseilu@gmail.com helbide elektronikora dezakete.