viernes, 28 de mayo de 2010



Zaharraz Harro!!

Alde zaharreko jai herrikoiak antolatzen dituen
kolektiboen zein auzokideen asanblada da.

Aurten ere iaz bezala, Ekainaren 28-tik Uztailaren 4 arteko astean jaiak
antolatzera goaz. Auzoko jende guztiak biltzen dituen jaiak,
autogestionatuak, partehartzaileak eta batez ere auzokideok sentitzen
dugun auzo harrotasuna islatzen duten jaiak.

Horregatik parte hartzera gonbidatzeaz aparte, kolaboratzera eta
antolatzera gonbidatzen zaituztegu. Astero 20:00etan Kutxitril Ateneoan.

Hemen daukazue larunbat honetan Gasteizko Gaztetxean egingo den aurkezpen
jaiaren Kartela, eta arrazoi horrekin prestaturiko bideoa.

bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=Pht_zridFGs

Zaharraz Harro!!