Osteguneko mobilizazioetan parte hartzeko dei egin dute Gasteizen
Gasteizko gazte independentistek iragan ostegunean frantziar poliziak espainiar poliziaren laguntzaz Lapurdin burututako lau gazteen atxiloketaren harira mobilizatzera deitzen dute gazteriaOharra:
Estatu espainolak azaroan abiatu zuen gazteon aurkako sarekadan, 9 gasteiztar atxilotuak eta espetxe ezberdinetan sakabanatuak izan ziren beste 25 euskal gazterekin batera eta joan den asteko atxiloketak, sarekada horren jarraipen bezela kokatzen ditugu.
Azken boladan bezela, oraingoan ere estatu espainolaren mozkorraldi errepresiboari batu zaio estatu frantsesa. Independentzia eta sozialismoaren proiektu politikoaren alde gazteok egiten dugun lana kriminalizatzea besterik bilatzen ez duen erasoak etengabeak dira eta eraso horiek leku ezberdinetatik datoz: euskal gazteria epaitzeko legitimitaterik ez duten epaitegietatik (azkena joan den astelehenean Audientzia Nazioanalean epaitu zuten Gasteizko gaztea), tortura aplikatzen duten indar polizialen eskuetatik, torturak ekiditeko baldintzak errespetatzen ez dituzten arduradunengandik, gazteoi zuzenean galdetu beharrean gazteok bizi dugun errealitatea manipulatu edo baztertzen duten komunikabideetatik, espetxeetatik...
Eta zergatik? Hezkuntza sistema propioaren alde lan egiteagatik, gazte esparru autogestionatuak sortzeagatik, prekarietatearekin amaituko duten lan baldintza duinen alde borrokatzeagatik. Finean, gure bizitzako esparru guztietan independentzia lortzeko lan egiteagatik eta pairatzen ditugun egoera latz horien erantzuleak zeintzuk diren esateagatik. Beldur dira, badakitelako gure proiektuan ez dagoela haientzako tokirik, ez dagoela zapaltzaileentzako eta explotatzaileentzako tokirik.
Beldur dira, badakitelako euskal gazteria behar dituen alternatibak eta horiek gauzatzeko tresnak sortzeko gaitasuna. Hori da gelditu nahi dutena, eta horregatik erasotzen gaituzte. Hau guztia salatzeko eta independentziaren proiektuaren aldeko aldarria kaleetara eramateko, Gasteizen mobilizazio ezberdinak burutuko ditugu datorren maiatzaren 13an, osteguna
11,00etatik aurrera paroak hezkuntzan 12,00etan Manifestaldia Andra Mari Zuriaren enparantzan
19,30etan Konzentrazioa PSOEren egoitzaren ondoan (Caminante-n).
Maiatzaren 13an gazteok kalera!
Euskal gazteria ez dago salgai!