lunes, 3 de mayo de 2010



Gaztetxeko martxa!

Espetxeak askatasuna lapurtzen digu. Dispertsioak gure lagun eta
inguruarengandik urrundu, maitasuna oztopatu. Espetxeak amorruaren eskolak dir, zigorraren legeak agintzen du, autoritatea eta sumisioarenak dira irakaspen bakarrak.
Gaztetxea berriz, askatasunaren ateak irekitzen dizkigu, gu geu izateko
aukera bat, inongo loturarik gabea. Bertan ezagutzen hasi ginen Gasteizko
sekretu guztiak, herri mugimenduen nondik norakoak, ilkartrasunaren
eskola izan da bertatik pasa garen guztiontzat. Lege bakarrarenpean
jokatzen dugu, berdinarekiko errespetuan oinarritzen dena, inor inoren
jabe sentitu gabe. Elkarrekin ikastearen bizipozak egiten gaitu handi,
inguruarekiko erantzunkizunak heldutu gaitu eta jasotako egurrak
zoritxarrez gehiegi irakatsi.
Bertan ikasitakoa ezinezkoa da ahaztea, erroturik geratzen zaizu nolabai
izatean. Gaztetxero sena dela diogu. Beste askok, beste eskola batzuk
izan dituzte, elkartasun eskolak horiek ere, borroka urte luzez
ezaugarrituak. Guk, gurea maite dugu, bizi izan dugunagatik ta hori
jakinik, badakigu espetxearen krudelkeriak ezin dituela eskola horren
aztarnak ezabatu.
Gure besarkada beroena bidali nahi diegu Espainiar eta Frantziar
espetxeetan bahiturik dituzten preso guztiei, ta bereziki Gasteizko
gaztetxeko urteurren hau gurekin ospatzerik ez duten gaztetxero
guztiei... Iñaki, Zubia, Arantza...AUPA ZUEK!! EUTSI MEKAGUENDIOS!!
Espetxe ateraino ekarri nahi izan dugu Gaztetxea, askatasun haizez horma
hauek zipriztindu. Zuenganako bidea konpromezuaren bidea dela ulertzen
dugu, noizbait justiziarengan sinesterik badugu, etxerako bueltako bidea
hastean izango da. Bitartean, zuek badakizue eta guk badakigu zein den
egin beharreko lana. Estatuei, udaletxeei, elizari, botere ekonomikoei,
polizia orori hortzak erakusten jarraitzeko asmoa dugu muinotik. Hiria
kixkaliko dugun egun horren zain Zubia!! Zuekin mendekua askoz ere
dibertigarriagoa izango delako!!


Argazkiak: http://www.gasteizkogaztetxea.org/image/tid/29

Gora gu ta gutarrak!!
Presoak gaztetxera!!