Komunikabideetan, publizitatean, kalean, instituzioetan…
uneoro entzuten dugu nolakoak garen eta nolakoak izan beharko ginatekeen
gazteak, baina guri buruz hizketan ahoa betetzen zaien hoiek inoiz ez dira,
segundu batez ere, gure iritzia zein den galdetzeaz arduratu.
Honela, gure orainaren eta etorkizunaren inguruko erabakiak
guri kontsultatu gabe eta gu kontutan hartu gabe hartzen dituzte.
Egun Euskal Herrian eta munduan bizi dugun momento politiko
eta ekonomiko erabakigarrian erabaki horiek biderkatu eta gazteriaren interesen
kontra nola hartzen diren ikusten dugu egunero (Bologna prozesua, lan
kontratuen prekarizazioa, laguntza sozialen murrizketa, aisialdiaren merkantilizazioa,
errepresioaren legeztatzea, gazte mugimenduaren kriminalizazioa…)
Gainera Euskal Herrian gatazkaren konponbiderako pausuak
ematen eta autodeterminazio eskubidearen alde jendartearen gehiengo zabal bat
lerrokatzen den bitartean, Frantziar zein Espainiar estatuek gudara kondenatu
nahi gaituzte, Euskal Herrian gertatzen denari entzungor eginez.
Horregatik hasi gara independentzia eta sozialismoraino
eramango gaituen bide honetan bidelagun ezinbestekoa izango dugun Gazte Antolakunde berria sortzen.
Pertsona askez osaturiko herri askean sinisten dugulako eta
helburu honetara ailegatzeko borrokarako prest gaudelako.
Euskal gazteria euren
mesedetan esprimitzen jarraitu nahi dutunen aurrean, atera diezaiogun zukua
gure buruei!
Animatu, Gasteizen ere, auzoz auzo, planteatuko diren
asanbladetara etortzen! Eztabaidatu,
zure iritzia eman, PARTE HARTU!!
Aukeratu zure zukgua eta on egin!
Aranbizkarra Arriaga
Judimendi Txagorritxu
Errota Adurtza
Alde Zaharra Zaramaga
Gasteiz
ATERA ZUKGUA
GASTEIZI!!!