Komunikabideetan, publizitatean, kalean, instituzioetan… uneoro entzuten
dugu nolakoak garen eta nolakoak izan beharko ginatekeen gazteak, baina
guri buruz hizketan ahoa betetzen zaien hoiek inoiz ez dira, segundu
batez ere, gure iritzia zein den galdetzeaz arduratu.
Honela, gure orainaren eta etorkizunaren inguruko erabakiak guri kontsultatu gabe eta gu kontutan hartu gabe hartzen dituzte.
Egun
Euskal Herrian eta munduan bizi dugun momento politiko eta ekonomiko
erabakigarrian erabaki horiek biderkatu eta gazteriaren interesen kontra
nola hartzen diren ikusten dugu egunero (Bologna prozesua, lan
kontratuen prekarizazioa, laguntza sozialen murrizketa, aisialdiaren
merkantilizazioa, errepresioaren legeztatzea, gazte mugimenduaren
kriminalizazioa…)
Gainera Euskal Herrian gatazkaren konponbiderako pausuak ematen eta
autodeterminazio eskubidearen alde jendartearen gehiengo zabal bat
lerrokatzen den bitartean, Frantziar zein Espainiar estatuek gudara
kondenatu nahi gaituzte, Euskal Herrian gertatzen denari entzungor
eginez.
Horregatik hasi gara independentzia eta sozialismoraino eramango
gaituen bide honetan bidelagun ezinbestekoa izango dugun Gazte
Antolakunde berria sortzen.
Pertsona askez osaturiko herri askean sinisten dugulako eta helburu honetara ailegatzeko borrokarako prest gaudelako.
Euskal gazteria euren mesedetan esprimitzen jarraitu nahi dutunen aurrean, atera diezaiogun zukua gure buruei!
Animatu, Gasteizen ere, auzoz auzo, planteatuko diren asanbladetara etortzen! Eztabaidatu, zure iritzia eman, PARTE HARTU!!
Aukeratu zure zukgua eta on egin!
Errota Zukgua
Aranbizkarra Zukgua
Zaramaga Zukgua
Adurtza Zukgua
Arriaga Zukgua
Judimendi Zukgua
Txagorritxu Zukgua
Alde Zaharra Zukgua
Aranbizkarra Zukgua
Gasteiz Zukgua
Kontaktua:gasteizkozukguak@gmail.com
ATERA ZUKGUA GASTEIZI!!!