Ostiral honetan, abuztuak 3, Andra Mari Zuriaren plazan Herrira Mugimenduak presoen aldeko txupinazo bat egingo du, arratsaldeko 20:00etan. “Txupinazo urdina” izango da, eta euskal presoen aldeko “brindisa” ere egingo da. Espetxe bakoitzean entzungo den txupinazoa izan behar da, errebindikazio leherketa bat, euskal preso gasteiztarrak gure herrira ekartzeko burrunbada erraldoia.
Eta abuztuaren 4an, txupinazo ofizialean, Celedoni harrera eman behar diogu plaza ikurraz beterik, preso eta iheslarien buelta exijituz. EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK HERRIRA!
Borobiltzeko, abuztuaren 5an, igandea, “Herrira Eguna” ospatuko da:
Eguna Campillon 15:00etan egingo den herri bazkariarekin hastea proposatzen dizuegu.
Arratsaldean, “Marea Urdina” Andra Mari Zuritik irtengo da 21:30etan. Txosnagunera iritsiko da uholdea, eta bertan ekitaldi bat burutuko da, indarrez eta salaketaz beteta, estatu espainol eta frantsesak presoekiko duen jarreraren aurka, eskubide oinarrizkoenak bortxatuz.
Gozatu nahi dugu, parrandan ibili eta festetan ondo pasa, eta era berean bake prozesuari bultzada bat eman, euskal gehiengoaren nahiak bete daitezen. Eskerrik asko pertsona eta kolektibo gasteiztar orori zuen parte hartzeagatik eta babesagatik, guztion artean lortuko dugu.
Eskerrik asko eta jai zoriontsuak izan.
Gasteizko Herri Bilgunea
JAIETAN ERE, EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!