Duela hilabete batzuk jada THE END diskoteka berria ireki dutela, Mambu zenaren lokalean. Hasieran zururmurrak egon ziren, zenbait elementu faxista lokal honen segurtasuna egiten ari zirela esanez. Ba guk, informazioa lortu ondoren, zurrumurru hauek tamalez egia direla esan behar dizuegu.
Lokal honen segurtasuna soberan ezagunak diren elementu nazien eskutan dago, eta lehen Alde Zahar parean zegoen diskoteka batean egin zuten bezala bere jarrera xenofoboekin jarraitzen dute. Asteburuz asteburu, bere azal koloreagatik edo ideologia determinatuetako simboloak eramateagatik sarrera debekatu diete hainbat pertsonei, batzuetan tentsio egoeretara iritsiz.
"Segurtasun" talde honen barruan, lehen alde zahar parean lokalean lan egiten zuten neonaziak eta Agurainen soberan ezaguna den faxista bat daude, besterik beste. Gasteiz Antifaxistatik deia egina nahi diogu Gasteizko gazteria komprometituari lokal honetara ez joateko, ez iezaiozue ordaindu soldata arrazista hauei! Euren jarrera xenofoboak hemen soberan daudela argi utzi behar diegu, ez ditugula nahi arrazistarik gure hirian. Ez begiratu beste aldera, bestela haien jarrera xenofoboen konplize izango zara!
GASTEIZ %100 ANTIARRAZISTA, %100ANTIFAXISTA