Ezker abertzalea ilegalizatzerakoan eta Laudioko udaletxetik kanpo geratzerakoan, 17 laudioar eta 2 amurrioarrek haien bozkatze eskubidea defenditu nahi izan zuten, Laudioko udaletxean agerraldi bat burutuz. Horregatik, fiskaltzak kondena ezberdinak ezarri nahi dizkiete 19 lagunei.
Auziperatuen lagun eta senideek Elkartasun Eguna antolatu dute larunbat honetarako. «Eskubide zibil eta politikoak» aldarrikatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte: 12:00etan Laudioko plazan bat aterako den”herri argazkia”, 14:00etan Aretako kultura etxean egingo den bazkaria eta 19:00etan plazatik irtengo den eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa. Auziperatuak Madrilgo Entzutegi Nazionalean epaituko dituzte, urtarrilak 23tik 25era.