Abenduaren 16an berreskuratu zuen Patxi Abadek askatasuna Espainia eta Frantziako kartzeletan 7 urte preso eman ondoren eta ongi etorri beroa jaso du gaurko egunez bere herrikideen eskutik.
Ezker Abertzaleko ordezkariek azaldu dutenez “Patxiren borrokak Euskal Herriari bere buruaren jabe izateko ateak ireki dizkio, orain guztioi dagokigu aukera hau baliatu eta prozesu demokratikoan aurrera egitea”.
Preso politiko ohiak ere hitza hartu du ekitaldian eta kartzeletan ezagutu dituen borroka kide eta lagunentzat izan da dira bere lehenengo hitzak, ondoan izan dituen bere senide eta lagunak goraipatzeko gero. Euskal herriaren eta bere askatasunaren aldeko borrokan jarraitzeko deia luzatu du Abadek bertaratutakoen aurrean.
Ekitaldian kantariek, bertsolariek, txalapartariek eta dantzariek beterik zegoen Herriko Plazako ospakizuna girotu dute.
Ekitaldia bukatutakoan bertan bildutako herritarrek manifestazioa egin dute Euskal Preso Politikoen Euskal Herriratzea aldarrikatzeko herriko kaleetan zehar. Poliza Autonomikoa ekitaldia zelatatzen egon da eta manifestarie argazkiek egin dizkie.
Ongi etorri ekitaldiari, bazkari herrikoiak eman dio segida, eta ondoren, kontzertuak izan dira herriko gaztetxean.