Ertzaintzak Jordi Grau Año (32 urte) atzeman du bart gauean Karrantzan, 2006an Artzentalesen BBKren egoitzaren aurka etxean egindako lehergailu bat jarri zuela egotzita. Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Ertzaintzak elkarlanean egin dute atxiloketa, eta Karrantzako hainbat lokal miatzen ari dira orain poliziak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Grau Auzitegi Nazionalaren esku ipiniko dute, "terrorismo" delitua leporatuta.