Euskal presoek pairatzen duten eskubide urraketa salatzeko kaleratutako manifestuaren harira, azaroko Azken Asteazken/Osteguna dela-eta, euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan. Hauek dira, momentuz, deialdietako batzuk:
Azaroak 24, asteazkena
- Gasteizko campusa: 13:30etan, aularioan.
- Leioako campusa: 12:00etan, kafetegian.
- Arangoiti (Magisteritza Eskola): 12:00etan, eskolako sarreran.
- San Mames (Ingeniaritza Eskola): 14:00etan, G eraikinaren sarreran.
Azaroak 25, osteguna
- La Casilla (Ingeniaritza Tekniko Eskola): 12:00etan, eskolako sarreran.