martes, 2 de agosto de 2011

Abuztuak 4 eramaman zure banderola Txupinazora!

Aurten, jada zortzi dira euskal preso politikoen senide eta lagunok pairatu ditugun istripuak. Kasik 400 dira sakabanaketa abiatu zenetik izan ditugun ezbeharrak, horrek dakartzan kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoekin. Kasu batzutan ondorio atzeraezinekin gainera, sakabanaketak eragindako istripuetan hildako 16 senide eta lagunen kasuan tristeki suertatu bezala.

Espainiako Auzitegi Konstituzionala egunotan aztertzen ari baita Bizi Osorako Zigorra de fakto aplikatzea ahalbidetzen duen 197/2006 dotrina. Neurriak 71 euskal preso politikori eragin die. Gasteizen kalean egon beharko luketen 4 preso politikori jada aplikatu zaie kondenaren luzapen antidemokratiko hau: Gotzone Lopez de Luzuriaga (21 urte preso), Iñaki Fernandez de Larrinoa (21 urte gartzelan), Jose Ramon Mtz. De Lafuente (25 urte gartzelan) eta Iosu diaz de Heredia (24 urte gartzelan). Horretaz gain, Jose Ramon Lopez de Abetxuko eta Andoni Cabello jada 20 urte daramazkite gartzela, Bizi osoa gartzelan!!!

Gotzone Lopez de Luzuriaga 2010ko abuztuaren 11n bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten (“Gorenaren Doktrina”, mediatikoki “Parot Doktrina” izenekoa) eta honi 9 urteko espetxe zigorra gehitu zioten, nahiz eta bere osotasunean beteta izan. Gainera preso gaixo larria da (bularreko minbizia) eta arrazoi bikoitzagatik kalean egon beharko luke jada!! Gartzela politika anker honen adibiderik adierazgarriejna dugu Gotzonerena.

Dispertsio politikak 25 urte eta gero, bere horretan dirau, egun dispertsioaz gain isolamenduari ere aurre egin behar diotelarik euskal preso poilitikoek. Gasteizen badaude Puerto de Santamarian (Cadizen) baita Liancourt (Frantzian) 1000 km baino gehiagotara etxetik urrunduak dituzten senideak.

Por ello desde el movimiento pro-amnistia de Gasteiz hacemos un llamamiento a los  y las gasteiztarras a que el dia 4 de agosto acudan al txupinazo con la banderola de presos para que quede patente que en las fiestas tambien nos acordamos de los y las gasteiztarras que no pueden estar con nosotras celebrandolas, y que la politica penitenciaria debe dejar de ser una politica en clave de chantaje, castigo y venganza con practicas como la dispersion, la cadena perpetua o el mantenimiento en prision de los y las presas enfermas; y situarse en claves de resolucion.

Euskal preso eta iheslari politikoak ETXERA!