miércoles, 24 de marzo de 2010

Errepresio poliziala Koldo Mitxelenan

Pasa den ostegunean, martxoak 18, Koldo Mitxelena Gasteizko batxilergoko ikastetxean gertaturiko ekintza larriaz informatzeko asmoarekin sortu dut ekitaldi hau, Euskal Herri osora zabaltzeko, haiek adierazitako kontaketa faltsuaren gainetik.

Hasteko, aipatu behar dut Jon Anza-ren aldeko greba deialdia egina zegoela, eta atera egin zela, ikasleen gehiengoak bozkatuta. Dena den kontzentrazioa goizeko 12tarako deituta zegoen.
Atsedenaldi orduan, ikasleak jolastokiaren kanpoan zeuden, hamaiketakoa jaten, zigarroa erretzen edo besterik gabe lagunekin hizketan. Bat batean bi gazte enkaputxatu agertu ziren eta kontenedore bat errepide erdira bultzatu zuten eta korrika alde egin zuten. Bost minutu pasa baino lehen ertzaintzaren furgoi bat agertu zen eta bertatik atera ziren sei zipaio, irainez, mehatxuz, eta modu txarrez bertan zeuden 60 bat ikasle hesiaren kontra jarri zituzten, eta NANak eskatzen hasi ziren (gazteleraz , noski). Hau ez genuenok besteengandik bereizi gintuzten. Hogei mitutu pasata, gure aurpegiak banan banan grabatzeari ekin zioten, “levanta la cabeza!”, “mira al frente!” bezalako oihuen artean.

Ordurako bi irakasle atera ziren haiei galdetzera zergatik ez ziguten uzten klasera sartzen, eta zergatik ari ziren gu grabatzen. Dena den erantzun zieten bakarra gu pre-terroristak garela izan zen, eta gainera haiek mehatxatu zituzten auzitara joko zutela esanez “convivencia con terrorismo” deitzen zutenagatik, hau da, Jonen aldeko manifaren kartelak ez kentzeagatik. Beranduago beste furgona bat hutsik etorri egin zen, haiek eskutuen, pelota eskopeten eta aurpegi estalien atzean babestu ziren bitartean.
Gutako hainbat ikastek mehatxuak jasan zituzten, “vas a ir a la puta carcel” edo “ya iremos a por ti” bezalakoak.

Etorri zirenetik ordubete beranduago alde egin zuten, 60 ikasleak eta ateratako irakasleak identifikatuta, gure aurpegiak grabatuta, gu han utzita, halako erasoen aurrean ezer egin ahal ez dutenen inpotentzia eta beldurrarekin.

Horregatik hau zabaltzeaz gain, eraso honen salaketa egin nahi dugu, eta bide batez esan, horrela ez gaituztela geldituko, ez dutela inoiz lortu, ezta lortuko ere.

Koldo Mitxelenako Batxilergoko Ikaslea