martes, 2 de marzo de 2010


Bob Doyle eta Charlie Donnelly omenaldia.

Izartu buletina, Gasteiz * E.H
Gasteizko Paddy Shorts Taberna aukeratu du bigarren aldiz Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, brigadista irlandar antifaxistak omentzeko. Joan den urteko udaberrian, urtarrilak 22an zendu zen 92 urteko Bob Doyle omendu zuten, bizirik geratzen zen azkenengo brigadista irlandarra. Gizon honen bizitza gogoratzean irlandar brigadista guztiak gogora ekarri nahi izan zituzten. Haurtengo omenaldian ere brigadista irlandarrak omendu nahi izan dituzte eta Doylerekin batera Charlie Donnelly ere gogora ekarri dute.
Ordubete beranduago hasi da omenaldia eta ordurako taberna beteta zegoen. Brigada Internazionalen ibilbidea eta Bob Doyleren bizitza azaltzen zuen bideoa jarri dute.
Bob Dublinen jaio zen 1916an. Oso gazte ezagutu zuen kapitalismoak eragindako pobrezia eta Britaininiar inperioaren okupazio militarra. 30. hamarkadarako erakunde errepublikar sozialistetan antolatu zen. Garai hartan “alkondara urdinak” izenez ezagutzen ziren irlandar faxisten aurka ekin egin izan behar zioten hainbat biderrez kaleetan eta begibakar geratu zen burruka baten ondorioz.
1936ko altxamendu militar faxistak eragina izan zuen bere bizitzan eta beste 300 irlandarrekin batera Brigada Internazionalistetan sartu zen 15. konpainia sortuz, Columna Connolly hain zuzen. Preso hartu eta falangisten esku geratu zen, gerora Gestaporen esku utzi zuten eta nazien galdeketei aurre egin behar izan zien. Urte batez konzentrazio eremu batean izan zuten eta aske geratzean PCrekin lan egiten hasi zen II. Gerra Mundiala amaitu arte.
Gerra amaitu eta Londresera joan zen bizitzera Lola izena zuen etorkin asturiar batekin. Bertan borroka antikapitalistetan murgildurik eman zuen bizitza, tartean kannabisaren aldeko kanpainetan. Barreak entzun dira tabernan Boben hitzak entzutean kannabisaren inguruan egindakoak aipatzean.
Bideoa bukatuta Ahaztuak 1939-1977 elkarteko kide batek hartu du hitza eta ekitaldiaren arrazoiak azaldu ditu zeintzu "oroimen historiko antifaxista eta demokratikoa" aldarrikatzea izango lirateke. Gogoratu nahi izan du joan den urtean gertatutakoa non polizi espainiarra tabernaren kanpoaldean bi gazte atxilotu zituen Okzitania eta Euskal Herriko toki batzutan eman zen ETAren aurkako operazio zabal baten barnean. Gaur egun omenaldian atxilotutako gazte bat espetxean jarraitzen du oraindik.
Ondoren, oroimen historikoaren inguruan lan egiten ari diren irlandar talde baten izenenan gizon batek hartu du hitza. Itzultzaile baten laguntzaz jakitera eman digu Dungannon herritik zetozela, Britainiar Koroak okupatutako Ulster probintziako Tyrone kondadutik hain zuzen ere. Beraien herriko Charlie Donnelly nor izan zen azaldu dute. Gazte olerkari hau erakunde sozialistetan lan egin zuen nahiz eta katolikoa izan eta 1936ko Guda Zibilean Brigada Internazionalean burrukatu zuen, Gaztelako Jarama herrian bizia emanez. Bere gorpua hainbat egunez hartu ezinik izan zuten eta 3 bolondres irlandar berrezkuratzea lortu zutenean gaur egun Irlandan ezagunak diren bi olerki aurkitu zizkioten. Gaur egun bere herriko udal, elkarte eta pertsona desberdinei esker oroitarri bat dago hil zen tokian.
Hitz hauek entzun eta gero zeltiar doinuak jorratzen dituen folk talde bat entzuteko aukera izan dugu bertan batu garenok. Aipatzekoa, irlandan erabiltzen diren musika tresnak erabiltzen dituela talde honek eta giro atsegina lortu dute, izan da baita ere arin arina eta doinu zeltiarrak uztartzea saiatu denik.

Memoria historikoa ardatz, Doyle eta Donnely-ren borroka gogora ekarri dute.
Bob Doyle eta Charles Donnelly brigadista irlandarrei omenaldi beroa eskaini zieten atzo bigarren urtez Gasteizen. Euskal Herria eta Irlanda bat eginda eta oroimen historikoa ardatz hartuta, frankismoaren kontra borrokatu ziren bi brigadisten ideiak gogora ekarri zituzten.

Gara, Gasteiz * E.H
Suak pizturik dirau. Horixe izan zen Bob Doyle brigadista irlandarrak gizarteari utzi zion irakaspena. Hori gogorarazteko, atzo, bigarren aldiz, Irlandako Bob Doyle eta Charles Donnelly borrokalari antifaxistak izan ziren protagonista Gasteizen...
http://www.gara.net/paperezkoa/20100301/185659/eu/Memoria-historikoa-ardatz-Doyle-eta-Donnely-ren-borroka-gogora-ekarri-dute