27an Kalera !! ManifestazioakBilbo * Donostia * Gasteiz * Iruña
http://www.ela-sindikatua.org/home-eu/irudiak/eskuorriaEusk.pdf
27an Kalera !! Manifestazioak
Errepresio poliziala Koldo MitxelenanPasa den ostegunean, martxoak 18, Koldo Mitxelena Gasteizko batxilergoko ikastetxean gertaturiko ekintza larriaz informatzeko asmoarekin sortu dut ekitaldi hau, Euskal Herri osora zabaltzeko, haiek adierazitako kontaketa faltsuaren gainetik.
Hasteko, aipatu behar dut Jon Anza-ren aldeko greba deialdia egina zegoela, eta atera egin zela, ikasleen gehiengoak bozkatuta. Dena den kontzentrazioa goizeko 12tarako deituta zegoen.
Atsedenaldi orduan, ikasleak jolastokiaren kanpoan zeuden, hamaiketakoa jaten, zigarroa erretzen edo besterik gabe lagunekin hizketan. Bat batean bi gazte enkaputxatu agertu ziren eta kontenedore bat errepide erdira bultzatu zuten eta korrika alde egin zuten. Bost minutu pasa baino lehen ertzaintzaren furgoi bat agertu zen eta bertatik atera ziren sei zipaio, irainez, mehatxuz, eta modu txarrez bertan zeuden 60 bat ikasle hesiaren kontra jarri zituzten, eta NANak eskatzen hasi ziren (gazteleraz , noski). Hau ez genuenok besteengandik bereizi gintuzten. Hogei mitutu pasata, gure aurpegiak banan banan grabatzeari ekin zioten, “levanta la cabeza!”, “mira al frente!” bezalako oihuen artean.
Ordurako bi irakasle atera ziren haiei galdetzera zergatik ez ziguten uzten klasera sartzen, eta zergatik ari ziren gu grabatzen. Dena den erantzun zieten bakarra gu pre-terroristak garela izan zen, eta gainera haiek mehatxatu zituzten auzitara joko zutela esanez “convivencia con terrorismo” deitzen zutenagatik, hau da, Jonen aldeko manifaren kartelak ez kentzeagatik. Beranduago beste furgona bat hutsik etorri egin zen, haiek eskutuen, pelota eskopeten eta aurpegi estalien atzean babestu ziren bitartean.
Gutako hainbat ikastek mehatxuak jasan zituzten, “vas a ir a la puta carcel” edo “ya iremos a por ti” bezalakoak.
Etorri zirenetik ordubete beranduago alde egin zuten, 60 ikasleak eta ateratako irakasleak identifikatuta, gure aurpegiak grabatuta, gu han utzita, halako erasoen aurrean ezer egin ahal ez dutenen inpotentzia eta beldurrarekin.
Horregatik hau zabaltzeaz gain, eraso honen salaketa egin nahi dugu, eta bide batez esan, horrela ez gaituztela geldituko, ez dutela inoiz lortu, ezta lortuko ere.
Koldo Mitxelenako Batxilergoko Ikaslea
Más tarde aparecería otra furgona y un coche de la ertzaintza, despliegue totalmente desmedido. Durante más de 40 minutos unos 50 ikasles del centro, la mayoria menores de edad, estuvimos retenidos de esa forma, perdiendo horas lectivas, siendo identificados, amenazados y grabados por uno de los policias que se recorrio con su camara cara por cara a todos los ikasles.
Anarquista asesinado por la policía en Atenas.
Nazis matan a el joven Alex Nizhegorodets en un bar.
Amadeu Casellas sale de prision.
Martxoak 8
Salaketa !!
3 de marzo... 34 años después, la lucha sigue.
1976ko martxoaren 3an langileen asanbladak greba orokorrerako deia egin zuten. Greba hau askatasun grinen eta murrizketa ekonomikoen ondorio izan zen. Egun osoan zehar polizia 'leku guztietatik zegoen', lehen orduetatik tiroka aritu ziren langileen aurka. Errepresioaren momentu gorena arratsaldeko 5tan izan zen, momentu horretan Zaramagako San Francisco de Asís-eko elizan asanblada ospatzen zen bitartean, Guardia Zibilak bertaratu zen eta elizan zegoen jendea gasekin kaleratu zituzten, ateratzen zirenei tirokatuz, 1000-2000 arteko bala kopurua erabiliz. Ekintza honek bost hildako eta ehun eta berrogeitamar zaurituekin suertatu zen.
"Ez garaitu ezta desarmatuak" Irola Irratia 107.5 FM.

