aiaraldea.com
Ikasle Abertzaleakek deituta ehundaka ikaslek egin dute greba eskualdean gaur. Eguerdian, Amurrion elkartu dira gazteak, eta hainbat ekimen egin dituzte. Besteak beste, Espainiar gobernuak ezarri nahi dituen murrizketak direla-eta, PPko egoitzaren aurrean miseriara kondenatzen dituztela salatu dute. Bestalde, 50lagunek Lanbideko bulegoa okupatu dute. Herriko plazan egindako kontzentrazioan irailaren 26ko greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute.