martes, 14 de septiembre de 2010

Guardia Zibilak bederatzi militante independentista atxilotu ditu goizaldean

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bederatzi atxilotuek une honetan bizi duten tortura arriskuaz ohartarazi du eta mobilizatzeko deia egin du.

Araban:

Egoitz Garmendia Gasteizen atxilotu dute. Izatez Otxandiokoa da. AEK-ko euskaltegian lan egiten du Gasteizen irakasle bezala. Une honetan Guardia Zibila euskaltegi inguruan dago.

Gipuzkoan:

Urko Aierbe Donostiako Egia auzoan atxilotu dute bere gurasoen etxean. Egun Durangon bizi da eta azken urteotan Euskal Herrian Euskaraz eta Kontseiluan aritu izan da lanean. Egia auzoko Gaztelekua ere miatu dute.

Ugaitz Elizaran Donostiako Intxaurrondo auzoan atxilotu dute. Euskal preso politiko ohia da. Bere etxeako miaketa baimenarekin arazoak egon dira eta Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartea miatu du aurrena Guardia Zibilak eta une batetik bestera miatuko dute bere etxea.

Aniaiz Arisnabarreta Nojan atxilotu dute eta Eibarren duen etxea ere miatu du Guardia Zibilak.

Nafarroan:

Joxe Aldasoro Etxarrikoa da. Euskal Herrian Euskaraz-en lanean aritu izan da urte askoan, baita AEK-n ere. Hemen ere miaketen baimenarekin arazoak egon dira eta une honetan herria Guardia Zibilez josia da, tentsioa handia bizi da, umeak ikastolara bidean zirela zenbait kale itxita aurkitu dituzte besteak beste.

Rosa Iriarte Iruñean atxilotu dute eta bere etxea miatu du Guardia Zibilak. Mugimendu feministako militantea izan da urte askoan.

Eneko Compains ere Iruñeako da. Nazio eztabaidan lanean aritu izan da.

Bizkaian:

Erika Bilbao Leioako da.

Sandra Barrenetxea Bilbokoa da.

Gasteiz antifaxistatik atxilotuekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, eta dei egiten diegu gazteizeko hiritarrei mobilizazioetan parte hartzera.

ATXILOTUAK ASKATU !
ERREPRESIOA EZ DA BIDEA !