viernes, 2 de diciembre de 2011

AB-10 | Komunikazio gerrilla bat osatzera goaz!

Gasteiraultza.info
Abenduaren 10ean, GAZTEIRAULTZA.INFOko komunikazio jardunaldiak antolatuko dira Gasteizko Gaztetxean. Hauen helburua, komunikazio aske eta herritarraren inguruko eztabaida sustatzea eta Arabako gazte proiektu komunikatiboaren etorkizuna marraztea izango da (11.00etan burutuko den mahainguru-eztabaidaren bitartez). Komunikazio trebeziak lantzeko tailerrak ere egingo dira (arratsaldeko 17.00etan, herri bazkariaren ostean).
Horrekin batera, MusikGerrilla mugimendu kontra-kulturalak parranda itzela antolatzen dabiltza, Performance Gaua-ren bitartez: 19.00etan elektropoteoari hasiera eman, eta 21.00etan ‘Tú si que vales!’ saioa prestatu dute, Arabako musika talde ezberdinen abilezia umorez baina errukirik gabe epaitzeko. Azkenik, DJ Txori-k gaua girotuko du, hamarkada ezberdinetako soinuen bidez.

ANIMATU, ZABALDU ETA PARTE HARTU!!!