lunes, 18 de febrero de 2013
Ya vale hostia!
GASTEIZKO GAZTETXEA
2012ko azaroaren 22an Ertzaintza Gasteizko Gaztetxean gaueko bostetan sartu, bertan zegoen jendea katxeatu eta tabernan eskegita genituen preso politikoen argazkiak eraman zituen. Baina hau ez da izan muinoko etxeak jasan izan duen azkenengo erasoa; izan ere, urtarrilaren 25ean arratsaldeko seirak inguruan agertu egin ziren berriro polizia autonomikoa aurretik aipatu ditugun ekintzak errepikatuz: Gaztetxean zeudenak katxeatu eta berriro ere euskal preso politikoen argazkiak eramanez. Hau guztia gutxi ez balitz, duela aste bat azaroan Gaztetxean katxeatu zituzten bi persona epailearengana joan behar izan dira testigantza uztera, terrorismoa goraipatzeagatik ikerketa bat ireki dutelako. Bi kasu hauek salatu ditugun arren, oraindik ez dugu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko erantzunik jaso, oraindik ez dakigu noren aginduz sartu zen polizia Gaztetxean. Hauxe al da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburu berriak, Estefania Beltran de Herediak, nahi duen polizia? Akaso beldurtu nahi gaituzte?
Ba jai daukate! Gazteak gara eta egiten dugunaz harro sentitzen gara!
Horregatik, prentsaurreko honen bitartez polizak ekintza hauen aurrean izaten duen inpunitatea gogor salatu nahi dugu eta epailearen aurrean deklaratu behar izan duten gazteei gure babesa adierazi nahi diegu. Era berean, euskal preso politikoenganako elkartasuna adierazten jarraituko dugula argi utzi nahi dugu.
Polizia Gasteizko Gaztetxetik kanpora!
GAZTE MUGIMENDUA
Gasteizko Gaztetxearen kontrako eraso hau, Araban eta Euskal Herrian gazteriak bizi duen jazarpenaren adibide bat baino ez da. Azken hilabeteetako adibideak ugariak eta askotarikoak dira: Epaiketak Entzutegi Nazionalean presoen eskubideak aldarrikatzeagatik; hamarnaka pertsona inputatuak edo deklaratzera deituak arrazoi berberengatik; Oreretako lau gazteren kartzelaratzea beraien militantzia politikoaren ondorioz; beste 15 gazte donostiar espetxeratuak izateko arriskuan; gaur bertan epaiketa bat hasten da Madrilen Burlatako lau gazteren kontra, kartzela eskaera izugarriekin eta torturapean egindako adierazpenak dituztena oinarri; aste honetan ere beste bost gazteren aurkako epaiketa hain zuzen ere epaiketa hauen salaketa ekintza batengatik.
Egun, 20 gazte baino gehiago gaude Araban epaiketaren zain edo espetxeratze arriskuan, 12 urterarteko espetxe zigorra eskatzen zaigularik batzuei. Gainera kide ugari ditugu espetxean edo beren etxeetatik ihes egitera behartuak izan direnak. Honetaz aparte eguneroko ogi dira, jarraipenak, isunak, mehatxuak, jipoiak, etab
.
Eraso guzti hauekin etengabe sistema zalantzan jartzen duen gazteria errebelde eta antolatua kikildu nahi dute, ez dira pertsonen kontrako erasoak, gazteon kolektibo osoaren kontrakoak baizik.
Estatu frantsesa eta espainola, eta sistema kapitalista patriarkarra orokorrean, gazteon iraultzarako gaitasunaren beldur dira, horregatik kolpatzen dute gazteria antolatu borrokalari eta errebeldea, eraso hauetako bakoitza euren inpotentziaren adierazle bat baino ez delarik.
Baina azken urteotan nabaria da gazte arabarron borrokarako griña inoz baino handiagoa dela, eta errepresioaren bitartez ezin izango dutela kolektibo oso baten askatasun egarria eten.
PLAZARA!
Plazara!tik, aipatutako gertakariak bizi dugun oinarrizko eskubide zibil eta politikoen egiturazko ukazioaren erakusgarriak baino ez direla salatzen dugu beste behin ere. Azken hilabeteotan gazteriari eragiten ari diona modu berezian.
Terrorismoaren aurkako borrokaren izenean garatutako salbuespen legediak, nazioarteko hitzarmenetan jasotako oinarrizko eskubideak ukatzen dituena, indarrean jarraitzen du. Eta gure hirian ere eragiten du. Ez soilik Madriletik heldutako agindu moduan, baita Ertzaintzak edo Udaltzaingoak burutzen dituzten ekintza bortitzen bitartez ere. Inoren agindurik jarraitzeke, beraien ekimenez burutuak, eta prozesu judizialak ekarri ohi dizkietenak kaltetuei. Gasteizen bizitzen ari garena, administrazio eta gobernu ezberdinek disidentzia eta proiektu herritar alternatiboak zigortzen jarraitzen dutela erakusten digu.
Eraso hauek geldituko baditugu, antolakuntza, mobilizazioa eta herri presioa ezinbestekoak direla pentsatzen jarraitzen dugu. Galdutakoa berreskuratu beharra dugu, kalea eta gizartearen parte hartzea oinarri. Horretarako deitu dugu elkarretaratzea biharko, asteartea 19, arrtsaldeko 19.30etan Posta Plazaren aurrean. “YA VALE OSTIA: UTZI BAKEAN EUSKAL GAZTERIA” lelopean.
Leer más: http://www.arabakoherrira.org/news/ya-vale-hostia-/
Concentracion Kaleratzeak Stop! del sabado.
Diario noticias de alava
Las tres capitales vascas se sumaron ayer a las manifestaciones que están recorriendo el Estado para reclamar el derecho a la vivienda, la dación en pago con efectos retroactivos, el impulso a los alquileres sociales y el fin de los desahucios. En Bilbao, medio centenar de personas se concentraron al mediodía frente a la sede de Kutxabank en la capital vizcaína para criticar que "continúan echando a la gente de sus casas". La concentración estaba encabezada por el fuera miembro de la mesa nacional de HB, Tasio Erkizia. Los reunidos mostraron dos pancartas en las que se podía leer"Bankeroak, lapurrak eta kriminalak (Banqueros, ladrones y criminales) y Ni un desahucio más. Banca asesina).
A esa misma hora, varios centenares de personas recorrieron el centro de Donostia bajo el lema Por una vivienda digna, en la primera de las dos manifestaciones que se celebraron ayer en Euskadi -a lo largo de la tarde hubo otra protesta en Bilbao-. En Vitoria decenas de ciudadanos se concentraron en la céntrica plaza de la Virgen Blanca con las mismas reivindicaciones.
Durante algo más de 30 minutos, el colectivo concentrado en Bilbao por la mañana ocupó simbólicamente la sede de la entidad vasca en esta ciudad, situada en la confluencia de Don Diego López de Aro y la calle Diputación. Allí, la plataforma se mostró convencida de la necesidad de "activar la protesta y la presión social. Salir a la calle para exigir que no jueguen con nuestro dinero". También se recordó a las personas que fallecidas en los últimos meses. Las protestas se repitieron por todo el Estado. En Madrid, los políticos socialistas Juan Fernando López Aguilar y Beatriz Talegón fueron abucheados y zarandeados por algunos participantes en la manifestación, por lo que fueron escoltados por la Policía y se vieron obligados a abandonar la marcha. El eurodiputado López Aguilar, exministro de Justicia, y la secretaria general de la Unión Internacional de Juventudes Socialistas, Beatriz Talegón, eran únicos cargos políticos presentes en la marcha, en la que participaron unas 5.000 personas.
Alaves - Eibar: Elkartasuna Partizan Minsk-ekin
alaveshilarte.blogspot.com
"ELKARTASUNA PARTIZAN MINSK-EKIN", talde bielorrusiar honek pairatzen ari dituen arazo ekonomiko larriak direla eta. Ekialdeko Europan antifaxista izatea erraza ez delako, gure babesa helarazi nahi diegu duintasunaren eredu den talde honi eta bere zaleei.
"ELKARTASUNA PARTIZAN MINSK-EKIN", talde bielorrusiar honek pairatzen ari dituen arazo ekonomiko larriak direla eta. Ekialdeko Europan antifaxista izatea erraza ez delako, gure babesa helarazi nahi diegu duintasunaren eredu den talde honi eta bere zaleei.
jueves, 14 de febrero de 2013
De actor a idiota solo hay un discurso
Publicado por:http://sareantifaxista.blogspot.com.es/
jueves, 31 de enero de 2013
Denuncian en Gasteiz el archivo de la causa de Xuban Nafarrate
naiz.info
Cientos de personas se han concentrado en Gasteiz, a convocatoria de Plazara!, para protestar por el archivo de la denuncia presentada por Xuban Nafarrate contra la Ertzaintza, que le hirió gravemente con un pelotazo de goma.
Cientos de personas se han concentrado en Gasteiz, a convocatoria de Plazara!, para protestar por el archivo de la denuncia presentada por Xuban Nafarrate contra la Ertzaintza, que le hirió gravemente con un pelotazo de goma.
Bajo el lema ‘ARES, Ertzaintza, jueces, no os creemos. Justizia Xubanentzat’, cientos de personas se han concentrado frente a la comisaría de la Ertzaintza de la calle Olagibel de Gasteiz, en la que ha participado el padre de Xuban Nafarrate.
La protesta se ha llevado a cabo a convocatoria de Plazara!, pero ha contado con la adhesión de diversos agentes políticos, sociales y sindicales.
Un portavoz de Plazara! ha explicado que, a través del acto, han querido mostrar su solidaridad con Xuban Nafarrate y su familia, así como denunciar la «impunidad policial» en este caso que, han añadido, no es aislado.
A mediados de mes, el Juzgado de Instrucción número 2 de Gasteiz archivó la denuncia presentada por el joven contra la Ertzaintza, por las graves lesiones que le provocó el impacto de una pelota de goma.
Los hechos tuvieron lugar durante los incidentes registrados en Gasteiz durante la jornada de huelga general.
Desde el primer momento, el Departamento de Interior del anterior Gobierno de Lakua mantuvo que la Ertzaintza no lanzó pelotas de goma. Esta versión fue desmentida por la familia de Nafarrate, que incluso aportó un vídeo para exponer su tesis.
martes, 29 de enero de 2013
Utzi Bakean Gaztetxea – Prentsaurrekoa
gasteizkogaztetxea.org
Hiri Segurtasuna. Hori da Urkulluren kabineteak EAEko indar armatuak izendatzeko erabili duen terminoa. Eredu berri bat eta hiritarrengandik hurbil, “una ertzaintza de proximidad que ofrezca garantía, seguridad y confianza”, komunikabideek aurreko urtarrilaren 12an azaltzen zuten bezala.
Hurbila eta hurbila benetan, zoritxarrez Gasteizko gazteek berriro pairatu behar izan dugun bezala. Aurreko ostiralean, hilaren 25ean, Ertzantza berriro aurkeztu zitzaigun Gaztetxean arratsaldeko seietan.Etxea ekintza ezberdinetan ari ziren gaztez beterik zegoen, modu autoritarioz eta peloteraz armaturik eraikina okupatu zutenean. Mundu guztia patiora jeitsi eta paretari begira jarri zituzten, burua bueltatuz gertatzen ari zenari begiratzen zionari mehatxatuz.
Berriro ere ausaz pertsona bat identifikatu, Gaztetxeko arduraduntzar hartu eta berarekin etxe osoa miatu zuten, aurrekoetan egin duten moduan. Oraingoan, guztia hankaz gora jarri beharrean ate guztiak ireki eta bideo kameraz grabatzeari ekin zioten. Azkenik, ustezko “ardunaduna”ri taberna irekitzea agindu zioten, atestatueren arabera, paretatik 39 argazki kendu zituzten lekuan.
Hasiera hasieratik ustezko “audientzia nazionaleko agindu” bati buruz hitz egin zuten, erasoaren arrazoi modura erabiliz, baina ez zioten galdetu zuenetariko inori erakutsi.
Ekintza polizial hauekin nekatuta gaude. Gorputz polizial honen inpunitatea salatzen dugu, kolektibo eta norbanako askoren salaketen ostean nahi dutena egiten jarraitzen dutenak.Gaztetxea hiri honetako gazte ezberdinek eraikitzen dugun esparru autogestionatu eta asanblearioa da, eta poliziak ez du hemen berarentzako lekurik. Eta errepikatzen dugu argi gera dadin, ez dugu jende hori gaztetxean nahi. Kokotaino gaude, ez da sartu eta gure adiskide atxilotuen argazkiak eramaten dituzten lehenengo aldia.
Duela lau egun eskas Ertzaintzako zuzendari berriak, Gervasio Gabirondok, hitz hauek esaten zituen Deia egunkariko elkarrizketa batean: “Tenemos que bajarnos del coche parulla, ir donde la gente y preguntarle qué necesita”. Guk ezetz esan nahi diegu, haien patruila-autoetan sartu eta haien kuerteletan gera daitezela.
Azkenik, Plazara!-ren deialdira gehitu nahi dugu geure burua, asteazken honetan 19:30etan Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegi aurrean inpunitate poliziala salatu eta Xuban Nafarrateri gure elkartasuna adierazteko.
Inpunitate polizialik ez!
Polizia Gaztetxetik kanpora!
Trebiñuko udala Araba izatearen alde hasi da lanean
gazteiraultza.info
Araban bizi garenok geurea sentitzen dugun arren, Trebiñu oraindik Gaztela eta Leonekoa da. Hango biztanleak, arabarrak zein burgalesak sentitu, arazo ugari dituzte egoera bitxi horren erruz. Arazo nagusiak administratiboak dira, eta hezkuntzan zein osasunan nabari dira gehienbat. Bestalde, Guardia Zibilaren presentzia nabarmena da lurralde honetan.
Borroka luzea bizi izan du Trebiñok Araban sartzeko, eta azken urteetan gai hau baztertuta egon den arren, Trebiñuko alkate berriak lurraldetasunaren arazoa mintzagai bihurtu du berriz ere.
Alderdi popularreko alkatesaren aurkako zentsura-mozio baten ondoren, Ignacio Portilla da Trebiñuko alkate berria, hautesle elkarte baten kidea. Aste honetan Gaztela eta Leongo presidentearekin bildu da jakinarazteko Trebiñuk Araban integratzeko tramiteak hasiko dituela.
Gaztela eta Leongo Estatutuan enklabeen segregazioa onartzen da, eta horretarako Trebiñuko udaletan (Trebiñu eta Argantzun) bi herenak Araban sartzearen alde egin beharko lukete. Honetaz aparte, autonomi erkidegoen informeak beharrezkoak dira, eta legedia bete beharko da.
domingo, 27 de enero de 2013
Derry 1972 - Gasteiz 1976 elkartasuna!
martxoak3.org
Urtarrilaren azken igandean Euskal Herritik gure anai-arreba irlandarrei besarkada iraultzaile bat / Como cada último domingo de enero, un abrazo solidario a nuestros hermanos irlandeses:
Derry 1972 - Gasteiz 1976, elkartasuna.
sábado, 26 de enero de 2013
Andoni Cabellori 197/2006 doktrina aplikatu zaio
Gasteizko Herrira
Gasteizko Herrirak, Andoni Cabello Urbinarrari 197/2006 doktrina aplikatu zaiola jakinik, ondorengo prentsa oharra plazaratu du:
Derogación de la doctrina 197/2006.
Bizi osorako zigorrik ez!!
Ezagutu berri dugu, Andoni Cabello Urbinarrari eta beste bi euskal herritarri bizi osorako zigorra ahalbidetzen duen doktrina aplikatu zaiela. Lehenik eta behin, gure besarkada helarazi nahi diegu espetxeetara eta haien senideei.
Andonik 22 urte daramatza espetxean eta aurtengo Martxoan izan behar zuen kaleratua, aurtengo Martxoan iristen zen bere askatasunaren eguna. Alabaina 197/2006 doktrina aplikatu diote 2021. urterarte zigorra luzatuz.
Gasteizko Herriratik, mendekuzko doktrina horren berehalako baliogabetzea eskatzen dugu, kondena betea dituzten 71 euskal herritarrak berehala kaleratuz.
Bestalde dei egiten diogu jendarteari datorren Martxoaren 20ko ebazpenaren aurrean lanean aktibatzera, doktrinak suposatzen dituen eskubide urraketak auzoz auzo salatuz.
Bide horretan Gasteizen bi zita garrantzitsu ditugu:
- Urtarrilaren 28an, astelehena, elkarretaratzea 19:00tan Andra Mari Zurian.
- Urtarrilaren 31an, osteguna, Bilgune Irekia 19:00tan Gasteiz Txiki auzo elkartean.
Polizia Gasteizko Gaztetxean sartu da, berriz ere
gazteiraultza.info
Atzo, urtarrilak 25, Ertzaintza Gasteizko Gaztetxean sartu zen
arratsaldeko 18:00ak aldera
Gaztetxean 25 bat pertsona zeudelarik ekintza ezberdinak gauzatzen; eskalatzen, eztabaidan, pankartak egiten … haien ekintzen dinamikak urratuta ikusi zituzten gonbidatuta ez zeuden betiko lagunengatik. Leihotik furgoneta eta kotxe bat ikustetik, aurpegi parean izatera eze gutxi pasa ostean gaztetxe kideak jeitsi eta hormaren kontra jarri zituzten, guztia kameraz grabatzen zuten bitartean, bertan 40 bat minutuz izateko.
Behin beheko solairuan egonda eta azalpenik eman gabe (nahiz eta batek baino gehiagok eskatu zizkion) Gaztetxeko arduraduna nor zen galdetu zuten, eta azkenean giltzak zituenari atxikin zioten ardura hori “Tú tienes las llaves, pues entonces son tuyas” esanez, azalpenei kasurik egin gabe. Orduan komunikatu zion delako arduradun horri Audiencia Nacional famatuaren agindu batengatik bertan zeudela eta eskatu zioten haiek zioten ate guztiak irekitzeko, Gaztetxe guztia arakatuz eta tabernan dauden presoen argazkiak kenduz eta beste zenbait gauza eramanez. Gazte hau identifikatu izan zen.
Bitartean hormaren kontra zeudenak ez zituzten identifikatu. “¿Tenéis drogas? ¿Marihuana, hachís, cocaina, speed?” Ez, bertako gazteek ez zuten ezer “Esta vez vamos a confiar en vosotros, pero la próxima vez, si huele a marihuana os cachearemos, incluso os quitáis la ropa si hace falta” “¿Navajas?” Ere ez, ze espero zuten ba? Barregura sartu bertako bati eta betiko modu oldarkorrean “Qué le hace tanta gracia” Eta horrelako elkarrizketa motz eta esperpentikoak nagusi.
Azkenean, hiru ordu laurden igaro ostean, ospa egin zuten maskaradunek.
Gogoratu behar da horrelako bisitak maizegi errepikatuak izan direla, azkenengoa orain dela bi hilabete gauzatutakoa.
Besteetan gertatutakoak:
viernes, 25 de enero de 2013
Nace el periódico Fracking Ez
frackingezaraba.org
Os presentamos el primer número de Fracking Ez. Esta pequeña publicación mensual nace con el propósito de ofrecer una información actualizada acerca de los planes de extracción de gas no convencional que amenazan nuestros territorios. A través las cuatro páginas que tien la revista y tendrá una versión en castellano y otra en euskara, intentaremos dar a conocer algunos de los hechos más relevantes sobre las intenciones de fracturar tanto nuestro entorno como cualquier otro, ya que queremos insistir en la idea que lanzamos desde un inicio ¡Ni aquí, ni en ningún sitio!
Por eso, a través de este medio hablaremos de los planes y técnicas de extracción que nos tocan más de cerca, pero con los ojos en el horizonte, sin perder de vista que además de la necesidad de detener el fracking, tenemos delante un modelo energético, de consumo y vida que urge cambiar si queremos que haya un mañana. La intención es difundir los movimientos de las empresas y los gobiernos y las iniciativas destinadas a detenerlos. Iremos acercando también diferentes realidades de las actividades extractivas en otros lugares, así como opiniones de activistas, expertos, afectados etc. Es una publicación abierta, que a través de un correo electrónico (frackingezaraba@gmail.com) recogerá aportaciones, críticas, sugerencias. Es un granito de arena más para mantenernos libres de fracking y aportar elementos de crítica para una transformación que llegará, nos guste o no, porque no podemos vivir en un mundo finito como si los recursos fueran interminables…
La revista, además de noticias y reportajes sobre las principales novedades, tiene dos piezas clave; las secciones “Adictos a los combustibles fósiles” y “Los problemas del fracking”. La primera explicará algunas de las devastadoras consecuencias a las que nos aboca este modelo energético dependiente de la energía fósil y en la segunda profundizará en las consecuencias asociadas al fracking. Con un toque más distendido se incluye una viñeta cómica, una entrevista así como un “¿Sabías qué?” donde se podrán conocer varias curiosidades.
Cada mes, estrenaremos el nuevo número para el mercado de Alde Zaharra de Gasteiz, es decir, cada primer sábado de mes. Desde ahí, intentaremos difundirla a los barrios de Gasteiz y pueblos de Araba así como a través del boletin (al que podeis suscribiros firmando el manifiesto). También estará disponible en este espacio de la web, donde además del último número encontrareis el mapa de distribución con los lugares en los que se encuentra la revista. La idea es ir haciendo esta red lo más amplia posible, con lo que si estas dispuesto a ayudar en la distribución, no dudes en ponerte en contacto con nosotras. Otra posibilidad también es que te descargues el pdf, lo imprimas y lo dejes donde te parezca adecuado.
Entre todas y todos difundiremos lo máximo posible este Fracking Ez!
Lo puedes leer aquí:
http://issuu.com/frackingezaraba/docs/urtarrilla_castellano
Aresek, Ertzaintzak eta epaileak Nafarrateren kasuan izandako jarrera salatu du Plazara!-k
Plazara Mugimendua
Nafarratek jarritako salaketaren aurrean Aresek, Ertzaintzak eta epaileak izandako jarrera salatu du Plazara! mugimenduak. Urtarrilaren 22an artxibatu zuten gazteak jarritako salaketa. Honi elkartasuna adierazteko eta gertatutakoa salatzeko kontzentrazioa deitu du Plazara!-k urtarrilaren 30erako. Olaguibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegi aurrean izango da 19:30etan, “Ares, Ertzaintza, juez: NO OS CREEMOS. Justizia Xubanentzat.” lemapean.
Prentsaurrekoko oharra:
Ez ditugu sinesten. Nor eta Ares: orduko hartan esan zuen ez zituztela pilotak jaurti eta Xuban eta bere familia gezurretan ari zirela. Nor eta polizia operatiboaren burua, eta tiratzailea bera ere: epaiketan deklaratu zuten baietz, tiro egin zutela, baina pilotarik gabe, salba hutsa izan zela. Nor eta epailea: hainbeste sinesten du poliziaren hitzen egiazkotasunean, non ez baitie deklarazioa ere hartu Xubanen senideek proposaturiko lekukoei, eta ez du zalantza izpirik ere ikusten bideoko irudietan, zeinek tiro hotsa erakusten baitute eta segidan norbait lurrera ziplo erortzen dela.
Ez ditugu sinesten. Martxoaren 29 hartan haien ekintza biolento orokorra jasan genuelako, grebarako eskubidea ere urratu zuena, orduan esan genuen bezala. Pilotak tirokatzen ikusi genituelako, arratsaldeko manifestazio jendetsuan ere, milaka pertsona zutela jomugan.
Ez ditugu sinesten hau ez delako kasu isolatu bat. Ez poliziaren jardunari dagokionez, ez gertakarien ondorengo ezkutatze eta itxuraldatzeari dagokionez ere. Galde diezaiotela Arartekoari esaterako. Iñigo Cabacasen erailketaren inguruko informazioa eskatu besterik ez zuen egin, eta polizia autonomikoaren erantzuna, Ares buru, informazio hori ukatu eta publikoki Iñigo Lamarcaren aurka gogor egitea izan zen, behintzat gertakarien parte bat argitzen saiatzeagatik; Parlamentuaren babesean lan egiten duen kargu publiko batekin horrela jokatzen badute, zer errespetu izango digute kaleko pertsonei eta herri mugimendu eta sindikatuei? Baldin eta epailetza arduradun politikoen eta biolentziaren monopolioa legez darabilten polizien hutsak estaltzen aritzen bada haien gehiegikeria saihesten ahalegindu beharrean, nola espero dezakegu justizia?
Ez ditugu haiek guztiak sinesten. Xuban sinesten dugu, Xuban konorterik gabe zegoenean gertaturikoa kontatu zuten lekukoak sinesten ditugu. Baita egun hartan ikusi eta bizitakoa eta beste kasu eta leku batzuetan gertatutakoa ere. Auzitegitan eta bulegotan poliziak errugabetasun presuntzioarekin saritzen dituzte, eta herritarrei, aldiz, erruduntasuna egotzi. Gure artean, esperientziak diosku alderantziz dela. Agian komeni litzateke aditu inpartzialak baimentzea kasu horiek argitzeko, baina badirudi auzitegietan, behintzat, ez dugula halakorik aurkituko. Nolanahi ere, Xubanentzako justizia eskatzen dugu eta maila guztietan erantzukizunak banatzen has daitezela.
Ez ditugu sinesten, eta ahalik eta ozenen esateko beharra sentitzen dugu. Izan ere, eskubide sozial, zibil eta politikoen murrizketa uholde honen aurrean, politika ofiziala ustela eta diruari mirabe den bankukrazia testuinguru honetan, protesta egiten jarraitu beharko dugu, kalera ateratzen. Xuban kasik hiltzen duten greba hartatik, gero eta arrazoi gehiago pilatu ditugu horretarako. Bidegabekeria hau salatzea beharrezkoa da, zeren eta gaur ez badugu egiten, etorkizunean antzeko egoerak gertatzeko aukerak gehiago izango baitira.
Guzti hau salatzeko eta Xubani elkartasuna adierazteko, hilaren 30erako, asteazkena, kontzentrazioa deitzen dugu Olaguibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegi aurrean, arrtsaldeko 7.30etarako. Leloa: Ares, Ertzaintza, juez: NO OS CREEMOS. Justizia Xubanentzat. Gasteiztar oro eta hiriko herri mugimendu zein sindikatuak gonbidatzen ditugu bertaratzera zein mobilizazioari atxikimendua ematera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










