martes, 21 de febrero de 2012

Martxoak 3 pegata

Mobiliza zaitez!!

   Martxoaren 3an eta 8an, zein 29ko Greba Orokorrean, kapitalismoaren aurkako borrokaren lehen lerrora batzeko deia egin diote Gasteizko gazteriari. Ostegunean (otsailaren 23an), asanblada irekia burutuko da 20.00etan Gasteizko Gaztetxean, gazte erantzuna antolatzeko helburuarekin.

 
 

jueves, 9 de febrero de 2012

Otsailaren 18an ABORDAJEA!!

Gasteizkogaztetxea

ARRRRR MARINELAK!!

Bastetxe Errante itsasontzitik idazten dizuet Andoni Mantxadow nire loritoak erosi duen ordenagailuaren bitartez!
Gogorarazi nahi dizuet Otsailaren 18an ABORDAJEA burutuko dugula Ekaitz Bizargabe gure lagun pirata salbatzeko asmoz.
Guztiok zaudete gonbidatuta, eta gure plana eztabaidatzeko bi kedada ditugu:

Otsailaren 10 eta 17,  20:30tan GAZTETXEAN!!

Izena eman nahi baduzue, PARRAL, GARRAXI, SORGINAK eta GAZTETXEAN egin dezakezue!
Edo jonejones@gasteizkogaztetxea.org helbidera e-mail bat bidaliz!

ARRR ETA ANIMATU!!
EKAITZ BIZARGABE ETXERA!!

martes, 7 de febrero de 2012

AGENDA CULTURAL / ZINEMA-TERTULIA / M3MORIA-GUNEA “EL CASO ALMERIA”: TORTURA Y VERSIONES OFICIALES A DEBATE

martxoak3.org

En febrero de 1981 Joxe Arregi Izagirre falleció tras haber sido torturado durante los 9 días que permaneció bajo detención incomunicada en la Dirección General de Seguridad en Madrid.La víspera de su muerte fue trasladado al Hospital Penitenciario de Carabanchel y sus últimas palabras antes de morir  fueron “oso latza izan da” (ha sido muy duro). 73 policías participaron en los interrogatorios, sólo dos fueron encausados y ambos fueron absueltos. Su asesinato desató una oleada de indignación en Euskal Herria y 32 años después la fecha de su muerte se conmemora con el día contra la Tortura.
Con motivo de este aniversario el ciclo Zinema-Tertulia que se desarrolla en el espacio M3MORIA-GUNEA de Vitoria-Gasteiz propone una reflexión sobre la  alargada sombra de la tortura y sobre el papel de las versiones oficiales en esta lacra. Para ello este domingo a partir de las 18:30 se proyectará “El caso Almería”, un film que narra un  triple crimen perpetrado por la Guardia Civil ese mismo año 1981 y que dará pie a un interesante debate.
“El caso Almeria” dirigida por Pedro Costa en 1983 y protagonizada entre otros por por Agustín González, Fernando Guillen, Juan Echanove y Antonio Banderas, es un thriller basado en hechos reales, rodado poco después de los hechos  que reconstruye:
El triple asesinato de Juan Mañas, Luis Montero y Luis Manuel Cobo. Tres jóvenes que se desplazan a Almería para asistir a una celebración familiar, confundidos con militantes de ETA, son detenidos por la Guardia Civil. Interrogados durante horas y salvajemente torturados hasta la muerte. Para borrar las pruebas del crimen, descuartizan los cuerpos y los introducen en un vehículo al que dan fuego antes de ser lanzado por un barranco. El Ministerio de Interior, sin embargo, dijo que los tres chicos iban armados e indocumentados y que perdieron la vida en un accidente. Pero tres años después una carta anónima dirigida a la familia de uno de los asesinados destapó la verdad de lo ocurrido en lo que se conoce como “Caso Almería”.
Una buena ocasión para reflexionar sobre la tortura y las versiones oficiales e incluso sobre si hoy en día sería posible que se rodara y se estrenara en el Estado español una película tan valiente que retratara con semejante contundencia una realidad tantas veces ocultada.

ZINEMA-TERTULIA: “EL CASO ALMERIA”
M3MORIA-GUNEA
(c/ Fermín Lasuen 5, bajo. Zaramaga. Vitoria-Gasteiz)
Otsailak 12, igandea / domingo, 12 de febrero
Ordua / Hora: 18:30

lunes, 6 de febrero de 2012

ADI EGON | Amurrioko 9 gazte inputatuta Landa Zuri etxearen okupazio saiakeran

Amurriokogazteasanblada.com
AMURRIOKO GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
9 gazte amurriar inputatuta eta identifikatu bat!!
 Amurrioko gazte asanbladako 9 kide sartu dira orain dela 10 urte baino gehiago hutsik zirauen etxe batera. Sartu eta ordu erdira ertzainak eta udaltzainak agertu dira etxearen kanpoaldean okupazioa aldarrikatzen zeuden 70 pertsona ingururi oldartzen. Mehatxuen artean bultzatuz heldu dira etxearen ate nagusira. Barrura oihuka eta modu txarrean sartu dira. Bertan  identifikatu eta ordu erdira banan-banan aterarazi dituzte etxetik 9 kideak.
Kanpoan zegoen pertsona bat identifikatu dute argazkiak ateratzeagatik.

Iazko abenduaren 23an aurkeztu genion udalari ‘Gazte Lokala’ proiektua. Bertan azaldu genuen beharrezkoa zela herrian baldintza batzuk bete beharko lituzkeen gazteentzako lokal bat. Amurrioko gazte guztiak lonjetan gaude sakabanatuta eta herrian ez da mugimendurik antzematen. Ez dago komunikaziorik koadrila ezberdinen artean eta ekintzak antolatzerako orduan ez ditugu beharrezko azpiegiturak. Gainera gaztetxoek, 16 urte bitartekoak, badute ‘Gaztelekua’  eta herriko nagusiek badute ‘Nagusi’ taberna haien betebeharrak asetzeko. Horretaz gain herrian dauden azpiegituren eskaintza edo pribatua da (kiroldegia, antzokia) edota ordutegi murriztua du (kultur etxea, liburutegia) edota udan zehar itxita dago (denak). Horregatik herriko gazteok kudeatu eta herriko gazteontzako litzatekeen lokal autogestionatu, parekide, askea, anitza eskatzen dugu euskara eta gure kultura sustatuko lituzkeena. Urtarrilaren 31an udalarekin bildu ginen erantzun bat jaso asmotan. Baina oraintxe bertan ez dagoela baldintza horiek beteko lituzkeen eraikinik izan zen udalaren erantzuna. Hala ere prozesu luze batean sartzeko aukera proposatu ziguten diru kontuak hobetzerakoan saiatuko zirela gazteontzako lokal bat eskaintzen.
Bion arteko malgutasun bat egotea egokiena litzatekeela esan genien lokal horren beharra ikusita, hau da, baldintzak guztiz beteko ez lituzkeen lokal batekin aurrera egingo genukeela azaldu genien bestea lortu bitartean. Akaso materiala gordetzeko gelatxo bat utziko zigutela izan zen haien erantzuna. Hori ez denez guk eskatzen dugun malgutasuna, prozesua aurrera doan bitartean, guk aurrera jarraituko dugu gure proiektuari irtenbideak bilatzen ahalik eta bide gehien jorratzen, aukera bati ere aterik itxi gabe behin behineko lokal horren bila.
Honenbestez gaur, otsailak 3, okupazioaren bidea hautatu dugu eta 9 kide sartu gara Landazuri etxean. Ia bi ordu egon gara barruan ertzainak sartu, denok identifikatu eta banan-banan aterarazi gaituen arte. 9ei ondasun higiezinaren usurpatzea (usurpación del inmueble) egotzi digute.
Guzti hau salatzeko 20:30etan kazerolada eta manifestazioa deitu du plazatik Amurrioko Gazte Asanbladak.

GAZTEON BORROKAZ LORTUKO DUGU!!

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!!

O-9 | Gasteizko Ikasle Abertzaleek lanuzteekin bat egingo dute

gazteiraultza.info

GASTEIZKO IKASLE ABERTZALEAK-EN OHARRA:

Murrizketarik ez! Kapitalismorik ERE EZ!!! Iraultza garaia da!
Gutxi batzuen aberastea gainontzeko guztien kontura. Hori da sistema honen oinarri funtsezkoena, hori da kapitalismoaren historian zehar eta modu ezberdinetan gertatu izan dena, eta oraindik ere etengabe gertatzen ari dena. Prozesu hori denbora guztian gertatzen den arren, batzuetan azkarragoa da eta beste batzuetan motelagoa. Ongizate estatuaren sorrerarekin batera zerbitzu publikoak garatu ziren, eta jendartearen bizi maila asko igo zen. Sistema berdina izan arren, gutxiengo baten aberaste prozesua nabarmen moteldu zen, eta produkzio etekinetan baino, finantzen kasinoaren eta espekulazioaren bidez gertatu izan dira ordutik aberastasunen pilaketa nabarmenenak. Hala ere, espekulazioan oinarritutako ekonomia ez da sostenugarria, eta hortik dator “krisi” hau.
Aipatu bezala, krisia egotea edo ez egoteak ez du gutxi batzuk aberastasunak pilatzeko prozesua eteten, are gehiago, krisiaren aitzakiak pilaketa horren abiadura asko azkartzen du, publikoak diren zerbitzu asko eta asko pribatu bihurtzeko erabiltzen dutelako. Horrela, oinarrizkoak diren osasuna, hezkuntza, kultura… haiek kontrolatzen duten merkatuan txertatzen dituzte, eta euren interesak asetzeko erabiltzen dituzte. Hezkuntzari dagokionez alde batetik unibertsitateak “merkaturako ikerketa eta beharrezko langile espezializatuak sortzeko” balio dezan aldaketak eragiten dituzte Bologna eta EU2015 bidez, eta bestetik ikastetxeetan irakasleak kaleratu, soldatak jaitsi, ordezkapenak gutxitu, materialari diru laguntzak murriztu, Lanbide Heziketetako praktiketako dirulaguntzak kendu, Fakultate batzuetako karrerak kendu… egiten dute.
Horrela, alde batetik hezkuntzak merkatuaren interesen arabera (gutxi horien interesak asetzen dituen merkatua) funtzionatzea bilatzen dute; eta bestetik, hezkuntzaren kalitatea nabarmen okertuz, baliabide gutxiko ikasleak orain arte bere gaitasunen arabera burutu ahal zuen hezkuntza prozesua burutu ahal izatea ekiditzen dute. Hau da: gizartea sailkatzen duten klaseak familiaren aberastasunaren arabera mantentzen dira, baliabide gehien dituztenek bakarrik lortuko baitute adibidez master bat atera eta soldata handia izatea.
Sistema kapitalistak, bizirauteko, finantza mota berria ezarri nahi du, eta horretarako jendeak horretan ez pentsatu eta bere buruan soilik erreparatzea nahi dute. Horregatik langabezi handiarekin edonor poztuko da lan prekario batekin, edo hezkuntza pribatu izatean ikasleak euren artean lehiatzen ibiliko dira, beka nork eskuratuko ote duen zain.
Guzti honen aurrean ikasleok argi izan behar dugu ez dugula inolaz ere kapitalismoaren norabide berri hau, eta hezkuntzari ezarri nahi dion funtzioa onartuko. Baina ezta ere orain arte izan duena: Murrizketei ez eta kapitalismoari ere ez! Horregatik OTSAILAK 9 ostegunean deituriko lanuzteekin bat egiten dugu Ikasle Abertzaleok, eta ikasleriari kalera ateratzeko deia luzatzen diogu.
Gelditu behar ditugu, bai, baina behin hori lortuta, gutxi batzuk beste guztion kontura aberasteko diseinatua dagoen sistema hau irauli behar dugu.
Borroka garaia da, iraultza garaia da!
GORA IKASLERIA!

Laudioko Gaztetxearen otsaileko egitaraua aurkeztu dute

Laudioko Gaztetxea
Eskaintza ezberdinak izango ditu hilabete honetan Laudioko Gaztetxeak: adibidez, Argia astekariak Euskal Herriko bazter ezberdinetan antolatzen dabiltzan bideo-emanaldien artean, “Lucio”dokumentala botako dute Laudioko Gaztetxean (otsailaren 3an, ostirala). 18an (larunbata), berriz, Lyrikan taldearen kontzertuaren txanda izango da. Otsailaren 24an, bestalde, “Drogak, kapitalismoa eta gatazka politikoa” lelopean hitzaldia izango dute arratsaldeko 18.00etan

sábado, 28 de enero de 2012

Kontatu gurekin!

Pasaden Urratarrilak 7ko ekimenen argazkiak aurkitu ditugu sarean, konkretuki Alaveseko hintxek manifestazioari emandako elkartasuna erakusten digutenak:




Gainera gaur presoekiko elkartasuna adierazteko kontzetrazioa egingo da Real Unionen kontrako partidua hasi baino lehen:
IRAUTEN HINTXA TALDEAREN OHARRA:
MENDIZORROTZAN EZ GAUDE DENOK!!!
Irauten Hintxa Taldea euskal preso politikoen aldeko kontzentrazioa antolatu du Alavesen partidua baino lehen.
Kontzentrazio hau Gasteizen jokatzen den hilabeteko azken partidua baino 40 minutu lehenago, Mendizorrotzako “Fondo Polideportivo”-aren aurrean burutuko da. Biharko partidua hilabete honetako azkena denez, BIHAR 15:20-etan!!
FUTBOLA BAI, BORROKA ERE BAI!!!!
IRAUTEN HINTXA TALDEA

TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADAREN OHARRA
Pasadan astean burututako irlandar jardunaldiekin jarraituz, larunbat honetan ere (Urtarrilak 28), gai berdina sakonduko dugu. Oraingoan, irlandar historiarekin zerikusia duen filmaren emanaldia burutuko dugu San Martingo auzo elkartean, bere ondorengo eztabaida eta ikuspuntuak jorratu ahal izateko. Aukeratutako filma,“En el nombre del hijo”, zeharo lotuta dago irlandar borrokalariekin, eta kartzeletako mundua eta bizipenak islatzeko lagunduko du aldi berean.
Honen ostean, eta bi astetako jarraipenaren ostean, festatxo bat burutuko dugu bi taberna desberdinetan (Laberinto eta Libra), non hango musika, irudiak, janaria eta azken finean, ohiturekin bat egiteko aukera izango dugun.
Beraz, esandakoak esanda, hauxe da larunbat honetako plana:
     17:45 – Pasadan astean egin genuen modu berean, San Martingo kirol gunearen ateetan geldituak gara, geroago bideoaren proiekzioa auzo elkartean emateko.
          20:00 – Laberinto tabernan hasiko da jaia, non hango musika entzungai izango dugun.
          22:00 etatik aurrera – Libra tabernan luntx moduko bat izango dugu (irlandar janaria) eta irlandar “Guinness” famatuak edateko izango ditugu.
Beraz, badakizue, animatu, eta batez ere parte hartu !!!!
Errautsetatik auzoa berpiztera goaz!!!
TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADA

THE HATE DESTROYER


THE HATE DESTROYER (Demo-version) from Fotogramma25 on Vimeo.

sábado, 21 de enero de 2012

Elkartasun eguna Laudion

Ezker abertzalea ilegalizatzerakoan eta Laudioko udaletxetik kanpo geratzerakoan, 17 laudioar eta 2 amurrioarrek haien bozkatze eskubidea defenditu nahi izan zuten, Laudioko udaletxean agerraldi bat burutuz. Horregatik, fiskaltzak kondena ezberdinak ezarri nahi dizkiete 19 lagunei.
Auziperatuen lagun eta senideek Elkartasun Eguna antolatu dute larunbat honetarako. «Eskubide zibil eta politikoak» aldarrikatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte: 12:00etan Laudioko plazan  bat aterako den”herri argazkia”, 14:00etan Aretako kultura etxean egingo den bazkaria eta 19:00etan plazatik irtengo den eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa. Auziperatuak Madrilgo Entzutegi Nazionalean epaituko dituzte, urtarrilak 23tik 25era.


gazteiraultza.info
TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
LARUNBATA U-21 TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADAkook IRLANDAKO HITZALDIA antolatu dugu Gorka Etxebarria historialariarekin.
San Martineko frontoien atean geratu gara 17.45tan San Martin auzo elkartera joateko (bertan izango da hitzaldia).
ANIMATU!!!

viernes, 20 de enero de 2012

Martxoak 3: Grebatik Sarraskira - de la Huelga a la Matanza


"Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak".

Egunak/ Días
Otsailaren 1tik Otsailaren 15era 
Del 1 de Febrero al 15 de Febrero

Erakusketaren irekiera ekitaldia /Acto de apertura de la exposicion
Eguna/Día: Otsailak 1
Ordua/Hora: 19:30etan

Txarla:
Eguna eta ordua konfirmatzeko zain
A espensas de confirmar dia y hora

Lekua/Lugar
Centro Cívico La Bolsa “Ibaiondo” 
Pelota kalea, 10
Alde Zaharra (Bilbo)
De lunes a viernes, de 8.30 a 21.30h; sábado, de 9.00 a 14.00h. 
Astelehenetik ostiralera: 8.30etatik - 21.30era; Larunbatetan: 9.00etatik - 14.00era

Antolatzaileak: 
Lau Haizetara Gogoan
http://lau-haizetara-gogoan.blogspot.com/
Martxoak 3
http://www.martxoak3.org/