jueves, 21 de abril de 2011

APIRILAK 23 MATERIAL POSTUA GAZTETXEAN

Larunbat honetan zatoz gaztetxera material antifaxista eskuratzera! Arratsaldeko 6etatik aurrera egongo da postua, eta bertan kamisetak, tapaukak, ikurriñak etb. eskuratu ahal izango dituzue.

ZUEK BIZI ZARETE, ZUEK, ALPROJA HORIEK!!! AUZOKO BIZIZALEAK (2) Alde Zaharreko modako ostalarien azpijokoak

lagenterula.wordpress.com
Gure iruzkina:
Azken urteotan bada ostalari talde bat hedabide guztien jomugan dagoena eta ARICH (Alde Zaharra Birgaitzeko Agentzia) zein Udalaren miresmen argia jaso duena, izan ere, Alde Zaharreko ostalaritza biziberritzeko apostu ausarta egin omen dute. Apostu hori, berriz, glamourra, modernitatea, eta eguneko zein kalitatezko ostalaritza sustatuko dituzten hamarnaka lokal irekitzean baino ez datza.
Hona hemen euren izenak: Mikel Martín Ibarrarán; Emilio San Juan Iturriaga, Pablo Grimaldi Mezquita; Rubén Freile Angulo y Eduardo Freile Angulo. Eta honako hauek dira negozio horietako batzuk: Longo; Cube; El 97; Cómeme; Barrón; La Malquerida; Kokodrilo; Tabanco; Lutreola; La Ferretería
Baina, ez al da gertatuko, askotan bezala, erakundeen eta hedabideen mezu ofizialak ez datozela bat errealitatearekin? Susmatzen dugunez, Alde Zaharraren alde modu ia altruista batean apostu ausarta egin omen duten enpresari adoretsu talde horren atzean ezkutatzen dena enpresa-gizon azkar koadrilla bat bano ez da. ARICH eta Udala Alde Zaharraren irudi glamuroso bat ezartze aldera ia edozer egiteko prest daudela baliatuta enpresari horiek negozio ederra egiten ari dira, izan ere, diru laguntza oparoak eta erakundeen debaldeko babes eta propaganda politikoa jasotzen dute… eta aldi berean, behin eta berriz muzin egiten ari zaizkie euren betebehar fiskalei eta lan arloko araudiari. Hain da larria arau urratze hori, ezen zenbaitetan zor oparoak pilatu batituzte hainbat erakunderekin, besteak beste, horrenbesteko babes eta dirulaguntza eman dizkien Udalarekin berarekin.
Hori horrela balitz, esan genezake, bere garaian Arroitarekin egin genuen bezala, hauek ere auzoko bizizaleak direla. Oraingoan, ordea, kontua larriagoa litzateke, izan ere, errua ez litzateke haiena, Udalarena baizik, udal erakundeak bultzatu eta babesten baititu. Gauzak horrela, argi geratuko litzateke zertaz ari diren udalekoak Alde Zaharra biziberritzeko komertzio eta kalitatezko ostalaritza aipatzen dutenan.
Hurrengo lerrootan kontu horiek guztiak aztertu eta sortutako galderei erantzuna ematen saiatuko gara. Alde Zaharreko auzokook eta auzoak aurrera egitearen alde egiten dugunok errealitatea ezagutu eta sortutako egoerarekin haserretu beharra dugu. Baina ezin dugu bere horretan utzi. Jakin behar dugu haserreak gogoetari ematen diola bidea, eta gogoetak ekintzari; izan ere, gure auzoaren etorkizuna kolokan dago: Alde Zaharra Bizirik!!

Nestor Silva gazteak kolaboratzeko eskaintzak jaso ditu espetxetik irten eta gutxira

askatu.org
Gurasoen etxera egindako dei baten bidez hitzordu bat jarri diote baina preso ohia ez da aurkeztu. Bere atxiloketan parte hartu zuen polizietako bat izan daitekeela uste du.

Nestor silvaren salaketa: http://www.askatu.org/fitxategia_ikusi.php?id_fitxategia=6692

jueves, 14 de abril de 2011

Juicio contra el BDS en Gasteiz

Hoy, 12 de Abril, se ha celebrado en Gasteiz un juicio contra la campaña internacional BDS

En la vista se ha juzgado la acción de protesta protagonizada por un activista del movimiento BDS que logró saltar a la cancha y ondear la bandera palestina durante un encuentro del Maccabi de Tel Aviv en 2009. El gerente de Saski-Baskonia, durante su testificación, ha reconocido haber expresado su compromiso verbal a la por entonces Diputada Foral de Deportes de que se garantizaría la libertad de expresión en el pabellón de Zurbano. Sin embargo, la ertzaintza se empleó con contundencia en requisar todo tipo de banderas palestinas, globos, octavillas y pancartas en el pabellón y sus inmediaciones, impidiendo así cualquier tipo de muestra de solidaridad en los términos que se habían acordado. La abogada del Gobierno Vasco, por su parte, se reafirmó una y otra vez en la acusación inicial de que, "dadas las circunstancias", saltar a la cancha con la bandera palestina no es lo mismo que haberlo hecho sin ella y recalcó reiteradamente que "en esas circunstancias" debía de considerarse la exhibición de la cuatricolor como una "incitación al terrorismo". El de hoy ha sido el primer juicio en Gasteiz contra el movimiento internacional BDS por acciones de protesta contra el Maccabi de Tel Aviv, pero no será el último.
Euskal herria-Palestina, bi herri borroka bat
ELKARTASUNA EZ DA DELITUA

Korrikaren ibilbidea araban

Leintz Gatzagatik sartuko da Korrika berriro Araban, 1650. kilometroan, arratsaldeko hiruretarako minutu batzuen faltan. Legution hainbat kilometro egingo dituzte euskalakariek: Garazi ikastolako gurasoek (1657), Santa Engrazia elkarteko jubilatuek (1659), AEK-ko taldeek (1661)… eta Arroiabera heldu baino zertxobait lehenago, Orlegi saskibaloi taldeak (1672).
Abetxukotik sartuko da Korrika 17 Gasteizera, seiak laurden gutxi aldera. Txagorritxuko langileak izango dira Arabako hiriburuan lekukoa hartuko duten lehenengo euskalakariak (1678) eta beranduxeago, suhiltzaileak (1680). Ondoren, Abetxukoko herritarrak (1682), Ibaiondo eta Lakuabizkarra ikastolak (1687), Gamarrako ostalaritza eskola (1688) eta Lurdes Auzmendi Hizkuntz Politikako sailburuordea eta Blanca Urgell kultura sailburua Eusko Jaurlaritzaren izenean (1691).
Zaramaga eta Aranbizkarratik jarraituko dute euskalalariek, eta Salburua auzoan Salburua bizirik auzo elkarteak hartuko du lekukoa (1697). Santa Luzian, Geu elkarteak eta mintzalagunek korrituko dute 1701. kilometroa eta zertxobait aurrerago, Forunier-eko langileak (1704). Judimenditik aurrera, Baskonia taldea (1705), Gasteizko txosnak (1710), Blusa mutil eta nesken elkartea (1711), euskal gehiengo sindikala (1714), UPV-EHU (1723), Olabide ikastola (1730), Arabako Euskal Pilota Elkartea (1733)… Korrika 17k Jundizen agurtuko du Gasteiz, gaueko hamar eta erdiak jota, Añana eskualderantz abiatzeko. Inguru horretan hasiko da ostirala euskalakarientzat, Olabarritik irteten.
Zuia aldean, Murgiako herriak hartuko du lekukoa Beluntzan (1773); Murgian, berriz, gau eskolak (1778). Eta Aiara aldean sartuta, Urduñan, bertako Udalak (1799); Amurrion, eskaut taldeak (1808) eta bertsolariak (1811); Arespalditzan, Menagaraiko emakumeak (1816) eta Builaka perkusio taldeak (1820)… Egunsentiarekin batera, berriro sartuko da Korrika Bizkaira.

miércoles, 13 de abril de 2011

PEGATINA ANTIKOMUNISTAK GASTEIZEN

Jaietan jarritako sare antifaxistaren pegatina baten gainean jarrita zegoen, Corazonistas ikastexearen alboan. Bastion norte talde ultraeskuindarraren e-maila jartzen du honen behealdean. Esatekoa da faxista hauen pegatinak ez direla ezezagunak gure hirian, horain dela urte batzuk talde bereko pegatinak San Martin eta Txagoko auzotan agertu baitziren.

SINBOLOGIA FAXISTA GASTEIZTIK KANPORA!
GASTEIZ ANTIFAXISTA BETI

Cómo hacer frente a los graffiti de odio.

UNITED for Intercultural Action.El objetivo de este documento es asesorar a organizaciones no gubernamentales, activistas y ciudadanos comprometidos, sobre cómo actuar en contra de grafitis de contenido racista, xenófobo y discriminatorio; así cómo aportar información sobre los símbolos y códigos de la ultraderecha.
Muros, trenes, puentes, no importa donde. Los grafiti suponen un fenómeno internacional que a menudo expresa de forma creativa valores o posiciones políticas. El problema es cuando nos encontramos con eslóganes como “Extranjeros Fuera”, esvásticas u otros símbolos nazis...


 
Info. gehiago: http://www.unitedagainstracism.org/pdfs/GraffitiLeaflet_E.pdf

KORRIKAN EUSKARA ETA ALDARRIKAPENA!

Bihar korrika Gaseiztik igaroko da eta nola ez, ez dira faltako herritarren aldarrikapen mezuak. Hemen dituzue korrikaren bidean zehar emango diren ekintza batzuk:

GASTEIZKO AAM-EN OHARRA:
Korrika 17 abian da dagoeneko. Trebiñutik hasi eta Donostian amaituko den edizio honetan ere euskal herritar ugarik emango diote babesa AEKri euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen duten bitartean. Baina badira bertan egon nahita ere ezin izango dutenak korrikan parte hartu. Ez fisikoki behintzat.
Ehundaka euskal herritar dira askatasunaren borrokan murgildurik etsaiaren atzaparretan erori eta gartzeleratuta dauzkatenak edo errepresioari ihesi etxetik alde egin behar izan dutenak klandestinitatera pasatuz. Baina fisikoki ez egon arren aurten ere euskal preso eta iheslari politikoak korrikan parte hartuko dute, euskalakari izango dira!!!


Amnistiaren aldeko mugimendutik korrikan euskal preso eta iheslarien batera parte hartzera eta haien hizkuntza eskubideak ere aldarrikatzera animatzen zaituztegu. EPPK-k euskaraz ikasteko eta komunikatzeko daukan eskubidea aldarrikatuko dugu askotan beraien hizkuntza eskubidea urratua aurkitzen bait dute.


Gasteizko amnistiaren aldeko mugimenduak, Apirilaren 14an osteguna, arratsaldeko 20:50etan Jimmy Jazz aretoaren paretik abiatuko dugun kilometroan parte hartzera animatzen zaituztegu.


EPPK ere euskalakari. Egizu korrika euskal preso eta iheslariekin batera!


GAZTE INDEPENDENTISTEN OHARRA:
Apirilaren 14an, Gasteiz euskalakari bat aldarrikatzeko aukera izango dugu, Korrika 17a gure herrira ailegatzen baita. Baina horrekin batera, ezin ahaztu aldarrikapenerako garaia dela Korrika, euskara gure territorio libre bakarra da-eta. Aldi berean, azken Korrikatik gauza ugari gertatu direla gogorarazi beharko genuke: Euskal Herria eskubide demokratiko guztiak oinarri izango dituen aro politiko berri batean murgildu den bitartean, espainiar estatuak  konfrontazioa eta errepresioa mantentzearen aldeko apustu garbia egin du.
Testuinguru horretan, eskubide urraketa itzelak jasan behar izan ditugu euskal herritarrok: atxiloketak, torturak, espetxea, dispertsioa,... Eta bereiziki latzak izan dira gazteoi eskaini zaizkigun "democracia a la españolaren onurak", gure eskubide guztiak odol putzu batean ito nahi izan baitituzte, azken hamarkadetako nazioarteko ofentsiba kapitalistarik handienean (guzti hau ez baita kasualitatea, ezta fenomeno isolatu bat ere): oinarrizko eskubide sozialen murrizketa basatitik hasita, horren aurka antolatzen den edonoren eskubide zibil eta politikoen aurkako erasoaldiraino, Euskal Herriko gazteok izan gara horren ondorio bortitzenak pairatu behar izan ditugunak.

Beraz, egoera honetan, Korrika 17an Gasteizko gazte euskalakari guztiak animatzen ditugu kalera ateratzera eta kamiseta gorria jantzita, gazte borrokaren aurkako jazarpenaren amaiera eta independentzia euskaraz exijitzeko. 20.51etan Ramiro Maeztu eta Beato Tomás de Zumarraga kaleen bidegurutzean euskal gehiengo sindikalaren eskutik jasoko dugu lekukoa, Jimmy Jazz aretoraino, bertan Amnistiaren Aldeko Mugimenduari emango diogularik, euskal preso politikoak omenduz.

GORA GAZTERI EUSKALAKARIA!
GORA EUSKAL HERRIA LIBRE, SOZIALISTA ETA EUSKALDUNA!

martes, 12 de abril de 2011

JESURI ETA GANEKOGORTA MENDIAK BAKEAN UZTEKO ESKATU DUTE LAUDIOKO GAZTE INDEPENDENTISTEK

aiaraldea.com
Laudioko gazte independentistek gogor salatu dute Laudioko Ganekogorta eta Orozkoko Jesuri mendietan egin nahi duten parke eolikoaren proiektua. Adierazi dutenez, ama lurra suntsituz negozioa da eraiki nahi dutena. "Mendi gabe gelditu aurretik proiektua geratu behar dugu", nabarmendu dute. Izan ere, 126,5 metroko 8 aerosorgailu jarri nahi dituzte Aiaraldean. "Eoliko bakoitzaren zutoinak 80 metro izango ditu". Ingurumenean eta hegaztiengan sor ditzazkeen txikizioengatik kezkatuta agertu dira: "Landareak, animaliak eta natura txikitu eta patrikak betetzeko makina baino ez dira eolikoak. Parke eolikoak ez dira energia nuklearra edo termikoaren ordezkoak, negozioa dute interes".

Gazte independentisten arabera, badira lurra hondatu gabe energia sortzeko aukera "hobe" gehiago, eguzki plaken sistema kasu. Gaineratu dutenez, parke eolikoaren proiektuak inguruetan bizi diren herritarren lurrak desjabetzea ekarriko du, "kalte gehiago onurak baino". Hain zuzen ere, energia Laudiora hel dadin 1.397 metro linea lurperatu eta airetik 1.966 metro luzeera izango duen linea jarriko dute: "Egitasmoa aurrera eramateko 4.371 metro kable lurperatuko dituzte".

Horregatik, dei egin diote Laudio eta eskualdeko gazte orori Jesuri eta Ganekogortako parke eolikoen kontra altxatzera. Era berean, bat egin dute Zanpazu Bizirik taldeak larunbat honetarako Jesurira antolatu duen martxarekin.

AZKEN ATXILOKETAK SALATZEKO KONTZENTRAZIOA BURUTU DA GAUR GASTEIZEN

AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN MEZUA
Frantzian gertatutako azken atxiloketak salatzeko kontzentrazioa burutu da Gasteizko Korreos plazan. 150 bat lagunek hartu dute parte eta batez ere Oier Gomez herrikidea izan dute gogoan. Atxiloketa hauek eta frantziar estatuak Euskal Herriarekiko errepresio estrategian izaten ari den papera salatu dute.

Bestalde gaur bertan euroagindu baten ondorioz espainiar estatuara entregatua izan den Bergoi Madernaz gasteiztarra ere gogoan izan dute eta hau salatzeko biharko, asteartea 12, beste mobilizazio baterako deia luzatu dute. Kontzentrazioa burutuko da 20:00tan arka plazan, PSEEren egoitzaren aurrean.

Bukatzeko Oier Gomez eta Itziar Morenoren atxiloketak salatu eta frantziar estatuari errepresiorekin amaitzea exijitzeko beste manifestazio bat deitu dute datorren ostiralerako, apirilak 15, 20:30etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik. Bertan, atxilotu hauen inguruko azken informazioa helaraziko du amnistiaren aldeko mugimenduak, ostegunean epailearen aurretik pasako direla espero baita.

lunes, 11 de abril de 2011

KOMUNIKAZIO ESKOLAK ANTOLATUKO DIRA APIRILEAN ZEHAR

gazteiraultza.info
I. Komunikazio Eskolak antolatuko ditu GAZTEIRAULTZA.INFOk hurrengo asteotan, Garraxi tabernan. Planteamendu xumea egin da, baina aurrerantzean ekimena mantentzeko ideiarekin. Gaur, apirilak 11, lehenengo tailerra izango da (irratsaio bat egiteko tailerra, Gazte Taupadakeko lagunekin), baina aurrerago beste zenbait tailer izango dira: webguneak (AP-12), kartelak (AP-18), bideogintza (AP-19),... eta laister gehiago!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Bergoi Mardenaz eta Beñat Lizeaga Madrilen esku utzi dituzte

gara.net
Bergoi Mardenaz eta Beñat Lizeaga gazte independentistak gaur entregatu dituzte agintari frantsesek Madrila, joan den otsailaren 28an atxilotu eta bi euskal gazteon aurkako euroagindua Pauek onartu eta gero.
Mardenaz eta Lizeagak, beste sei euskal gazterekin batera, Izpuran itxialdia egin zuten. Ondotik, zortziak izan dira atxilotuak, guztien aurka Grande-Marlaska epaile espainolak ezarritako euroagindua zela-medio.
Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera, Segiko kideak dira zortzi gazte hauek eta horregaitik izan dira atxilotuak.

Agentzia espainolek zabaldutakoaren arabera, Mardenaz eta Lizeaga Madrilgo Soto del Real espetxera eramango dituzte, eta bihar Auzitegi Nazionalean izango dira.

Jornadas sobre carcel y centros de menores

Fel gasteiz
"El porqué de las cárceles y centros de menores"Jornadas organizadas por: Asanblada Libertarioa del Campus de Álava.

Calendario de charlas y proyecciones:

JUEVES, 10 DE MARZO:
Charla-Proyección: "El negocio de la construcción de la macrocárcel de Zaballa".
Ponente: Autodefentsa Taldea
Hora: 18:00
Aula 003 (Facultad de Letras de Gasteiz)

MARTES, 15 DE MARZO:
Proyección: "Entrevista a las madres de los presos Xosé Tarrio y Gabriel Pombo Da Silva".
Hora: 18:00
Aula 003 (Facultad de Letras de Gasteiz)


MARTES, 22 DE MARZO:
Proyección: "El negocio de las cárceles".
Hora: 18:00
Aula 003 (Facultad de Letras de Gasteiz)

VIERNES, 25 DE MARZO:
Charla: "Menores y juventud criminalizada".
Ponente: Enrique Martínez Reguera
Hora: 18:00
Aula 004 (Facultad de Letras de Gasteiz)

VIERNES, 1 DE ABRIL:
Charla: "C.O.P.E.L. y Cárcel".
Ponente: José María Botana Cao, "Boti".
Hora: 18:00
Aula 004 (Facultad de Letras de Gasteiz)


Organiza: Asanblada Libertarioa (Campus de Araba)
Contacto:
mailto:mgasteiz@fel-web.org

Biziarteko zigorraren kontrako ekimenak burutuko dira apirilean Gasteizko kanpusean

topatu.info
Gasteizeko PAT-en oharra:
Datozen egunetan Gatza eta Elurtxuri askatuko dituztenez, 30 eta 31 urte espetxean igaro ostean; Gasteizko Presoen Aldeko Taldeak apirilean bizi arteko zigorrari garrantzia ematea erabaki dugu eta hileroko hitzordua den azken astezkenaz gain, hitzaldi bat antolatu  dugu; bertan, abokatu bat eta preso baten senidea izango dira. Hemen duzue ikusgai orain arte lotuta dauden ekimenen egitaraua:
Apirilak 13
  • 12:00etan: hitzaldia, Filoko 0.07 gelan
Apirilak 20
  • 13:30etan: azken asteazkena, Aularioan 
BIZIARTEKO ZIGORRIK EZ!!
APIRILAK 16 DENOK ZORNOTZARA!!

Indar polizialen presentzia eta Gaztegunearen miaketa salatu du Zuiako AAMk

topatu.info
Zuiako AAMren oharra:
Euskal Herria momentu historiko batetan murgilduta dago, Ezker Abertzaleak emandako urratsei esker, gure herriak aldaketa politikoaren bidean dago Prozesu Demokratikoari esker.
Baina badira ilusioz beteriko momentu honen aurrean urduritasunez jokatzen dutenak. Konponbideari muzin egin eta gerra estrategian jarraitzeko hautua egin dutenak.
Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ohar honen bidez Zuian gertaturiko azken eraso larriak salatu nahi ditu:
  • Lehenik eta behin gure herriak azken hilabeteetan jasaten ari den Espainiako Ejertzitoaren eta Guardia Zibilaren presentzia itogarria salatu nahi dugu.
  • Bigarrenik, aurreko asteazkenean, apirilak 6, Euskal Herriko Bira Zuian bukatzen zelarik, Zuiako Herritarrak egindako ekimena txalotu nahi du. Hainbat herritar, presoen etxeratzearen aldeko ikurrekin eta ikurrinekin agertu egin baitzen, errepresaliatuek bizi duten egoera larria salatzen.
o   Egun honetan egin zen aldarrikapenaren baitan, Espainiak Vascongadetan duen polizia autonomikoak izan zuen jarrera salatu nahi dugu, hara bertaratutakoak jazarri eta mehatxuka ibili baitzen.
o   Egun honetan bertan eta erasorik larriena iruditzen zaiguna, indar polizial berak herriko Gaztegunea miatu zuen goiz osoan zehar, udaletxeak orain dela aste bat gazteei utzitako Gaztegunea, arratsaldean egin zenaren berri izan omen zuelako. Eta presoen aldeko aldarrikapen bat, lokal horrekin batu zuelako, inongo arrazoiketarik gabe. Gustatuko litzaiguke jakitea, zein eratan izan zuen berri Ertzaintzak arratsaldean egin behar zen ekimen horretaz. Baina bereziki salatu nahi duguna, Zuiako PNVren jarrera da, orain dela hilabete “Ideologia edo ekintza politikoa dela eta edozein pertsona edo erakunderen aurkako errepresio-neurrien amaiera.” eskatzen zuen mozioa onartu baitzuen udaletxean eta handik hilabetera indar polizial bati Gazteguneko giltzak eskaini baitzizkion presoen aldeko mobilizazio bat geldiarazteko saiakeran. Eta Zuiako gazteria kriminalizatzeko saiakera antzuan. Eta larriagoa dena,gazteen ordezkari publikoak ohartarazi gabe, lokalean gertatzen ari zenaren inguruan.
Eraso honen aurrean Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez da geldirik egongo eta herritarrak poliziari eta beren laguntzaileei mesprezurik handiena adieraztera deitzen ditugu. Hala nola errepresaliatu guztien eta euskal gazteriaren alde antolatzera eta borrokatzera ere. Ezingo dute, Prozesu Demokratikoaren baitan borrokatzen duen herri antolatu batekin.

Indar polizialak, Zuiatik, Euskal Herritik, kanpora!
PNV espainiarren morroi!