Leintz Gatzagatik sartuko da Korrika berriro Araban, 1650. kilometroan, arratsaldeko hiruretarako minutu batzuen faltan. Legution hainbat kilometro egingo dituzte euskalakariek: Garazi ikastolako gurasoek (1657), Santa Engrazia elkarteko jubilatuek (1659), AEK-ko taldeek (1661)… eta Arroiabera heldu baino zertxobait lehenago, Orlegi saskibaloi taldeak (1672).
Abetxukotik sartuko da Korrika 17 Gasteizera, seiak laurden gutxi aldera. Txagorritxuko langileak izango dira Arabako hiriburuan lekukoa hartuko duten lehenengo euskalakariak (1678) eta beranduxeago, suhiltzaileak (1680). Ondoren, Abetxukoko herritarrak (1682), Ibaiondo eta Lakuabizkarra ikastolak (1687), Gamarrako ostalaritza eskola (1688) eta Lurdes Auzmendi Hizkuntz Politikako sailburuordea eta Blanca Urgell kultura sailburua Eusko Jaurlaritzaren izenean (1691).
Zaramaga eta Aranbizkarratik jarraituko dute euskalalariek, eta Salburua auzoan Salburua bizirik auzo elkarteak hartuko du lekukoa (1697). Santa Luzian, Geu elkarteak eta mintzalagunek korrituko dute 1701. kilometroa eta zertxobait aurrerago, Forunier-eko langileak (1704). Judimenditik aurrera, Baskonia taldea (1705), Gasteizko txosnak (1710), Blusa mutil eta nesken elkartea (1711), euskal gehiengo sindikala (1714), UPV-EHU (1723), Olabide ikastola (1730), Arabako Euskal Pilota Elkartea (1733)… Korrika 17k Jundizen agurtuko du Gasteiz, gaueko hamar eta erdiak jota, Añana eskualderantz abiatzeko. Inguru horretan hasiko da ostirala euskalakarientzat, Olabarritik irteten.
Zuia aldean, Murgiako herriak hartuko du lekukoa Beluntzan (1773); Murgian, berriz, gau eskolak (1778). Eta Aiara aldean sartuta, Urduñan, bertako Udalak (1799); Amurrion, eskaut taldeak (1808) eta bertsolariak (1811); Arespalditzan, Menagaraiko emakumeak (1816) eta Builaka perkusio taldeak (1820)… Egunsentiarekin batera, berriro sartuko da Korrika Bizkaira.
jueves, 14 de abril de 2011
miércoles, 13 de abril de 2011
PEGATINA ANTIKOMUNISTAK GASTEIZEN
Jaietan jarritako sare antifaxistaren pegatina baten gainean jarrita zegoen, Corazonistas ikastexearen alboan. Bastion norte talde ultraeskuindarraren e-maila jartzen du honen behealdean. Esatekoa da faxista hauen pegatinak ez direla ezezagunak gure hirian, horain dela urte batzuk talde bereko pegatinak San Martin eta Txagoko auzotan agertu baitziren.
SINBOLOGIA FAXISTA GASTEIZTIK KANPORA!
GASTEIZ ANTIFAXISTA BETI
SINBOLOGIA FAXISTA GASTEIZTIK KANPORA!
GASTEIZ ANTIFAXISTA BETI
Cómo hacer frente a los graffiti de odio.
UNITED for Intercultural Action.El objetivo de este documento es asesorar a organizaciones no gubernamentales, activistas y ciudadanos comprometidos, sobre cómo actuar en contra de grafitis de contenido racista, xenófobo y discriminatorio; así cómo aportar información sobre los símbolos y códigos de la ultraderecha.
Muros, trenes, puentes, no importa donde. Los grafiti suponen un fenómeno internacional que a menudo expresa de forma creativa valores o posiciones políticas. El problema es cuando nos encontramos con eslóganes como “Extranjeros Fuera”, esvásticas u otros símbolos nazis...
Info. gehiago: http://www.unitedagainstracism.org/pdfs/GraffitiLeaflet_E.pdf

KORRIKAN EUSKARA ETA ALDARRIKAPENA!
Bihar korrika Gaseiztik igaroko da eta nola ez, ez dira faltako herritarren aldarrikapen mezuak. Hemen dituzue korrikaren bidean zehar emango diren ekintza batzuk:
GASTEIZKO AAM-EN OHARRA:
Korrika 17 abian da dagoeneko. Trebiñutik hasi eta Donostian amaituko den edizio honetan ere euskal herritar ugarik emango diote babesa AEKri euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen duten bitartean. Baina badira bertan egon nahita ere ezin izango dutenak korrikan parte hartu. Ez fisikoki behintzat.
Ehundaka euskal herritar dira askatasunaren borrokan murgildurik etsaiaren atzaparretan erori eta gartzeleratuta dauzkatenak edo errepresioari ihesi etxetik alde egin behar izan dutenak klandestinitatera pasatuz. Baina fisikoki ez egon arren aurten ere euskal preso eta iheslari politikoak korrikan parte hartuko dute, euskalakari izango dira!!!
Amnistiaren aldeko mugimendutik korrikan euskal preso eta iheslarien batera parte hartzera eta haien hizkuntza eskubideak ere aldarrikatzera animatzen zaituztegu. EPPK-k euskaraz ikasteko eta komunikatzeko daukan eskubidea aldarrikatuko dugu askotan beraien hizkuntza eskubidea urratua aurkitzen bait dute.
Gasteizko amnistiaren aldeko mugimenduak, Apirilaren 14an osteguna, arratsaldeko 20:50etan Jimmy Jazz aretoaren paretik abiatuko dugun kilometroan parte hartzera animatzen zaituztegu.
EPPK ere euskalakari. Egizu korrika euskal preso eta iheslariekin batera!
GAZTE INDEPENDENTISTEN OHARRA:
Apirilaren 14an, Gasteiz euskalakari bat aldarrikatzeko aukera izango dugu, Korrika 17a gure herrira ailegatzen baita. Baina horrekin batera, ezin ahaztu aldarrikapenerako garaia dela Korrika, euskara gure territorio libre bakarra da-eta. Aldi berean, azken Korrikatik gauza ugari gertatu direla gogorarazi beharko genuke: Euskal Herria eskubide demokratiko guztiak oinarri izango dituen aro politiko berri batean murgildu den bitartean, espainiar estatuak konfrontazioa eta errepresioa mantentzearen aldeko apustu garbia egin du.
GASTEIZKO AAM-EN OHARRA:
Korrika 17 abian da dagoeneko. Trebiñutik hasi eta Donostian amaituko den edizio honetan ere euskal herritar ugarik emango diote babesa AEKri euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen duten bitartean. Baina badira bertan egon nahita ere ezin izango dutenak korrikan parte hartu. Ez fisikoki behintzat.
Ehundaka euskal herritar dira askatasunaren borrokan murgildurik etsaiaren atzaparretan erori eta gartzeleratuta dauzkatenak edo errepresioari ihesi etxetik alde egin behar izan dutenak klandestinitatera pasatuz. Baina fisikoki ez egon arren aurten ere euskal preso eta iheslari politikoak korrikan parte hartuko dute, euskalakari izango dira!!!
Amnistiaren aldeko mugimendutik korrikan euskal preso eta iheslarien batera parte hartzera eta haien hizkuntza eskubideak ere aldarrikatzera animatzen zaituztegu. EPPK-k euskaraz ikasteko eta komunikatzeko daukan eskubidea aldarrikatuko dugu askotan beraien hizkuntza eskubidea urratua aurkitzen bait dute.
Gasteizko amnistiaren aldeko mugimenduak, Apirilaren 14an osteguna, arratsaldeko 20:50etan Jimmy Jazz aretoaren paretik abiatuko dugun kilometroan parte hartzera animatzen zaituztegu.
EPPK ere euskalakari. Egizu korrika euskal preso eta iheslariekin batera!
GAZTE INDEPENDENTISTEN OHARRA:
Apirilaren 14an, Gasteiz euskalakari bat aldarrikatzeko aukera izango dugu, Korrika 17a gure herrira ailegatzen baita. Baina horrekin batera, ezin ahaztu aldarrikapenerako garaia dela Korrika, euskara gure territorio libre bakarra da-eta. Aldi berean, azken Korrikatik gauza ugari gertatu direla gogorarazi beharko genuke: Euskal Herria eskubide demokratiko guztiak oinarri izango dituen aro politiko berri batean murgildu den bitartean, espainiar estatuak konfrontazioa eta errepresioa mantentzearen aldeko apustu garbia egin du.Testuinguru horretan, eskubide urraketa itzelak jasan behar izan ditugu euskal herritarrok: atxiloketak, torturak, espetxea, dispertsioa,... Eta bereiziki latzak izan dira gazteoi eskaini zaizkigun "democracia a la españolaren onurak", gure eskubide guztiak odol putzu batean ito nahi izan baitituzte, azken hamarkadetako nazioarteko ofentsiba kapitalistarik handienean (guzti hau ez baita kasualitatea, ezta fenomeno isolatu bat ere): oinarrizko eskubide sozialen murrizketa basatitik hasita, horren aurka antolatzen den edonoren eskubide zibil eta politikoen aurkako erasoaldiraino, Euskal Herriko gazteok izan gara horren ondorio bortitzenak pairatu behar izan ditugunak.
Beraz, egoera honetan, Korrika 17an Gasteizko gazte euskalakari guztiak animatzen ditugu kalera ateratzera eta kamiseta gorria jantzita, gazte borrokaren aurkako jazarpenaren amaiera eta independentzia euskaraz exijitzeko. 20.51etan Ramiro Maeztu eta Beato Tomás de Zumarraga kaleen bidegurutzean euskal gehiengo sindikalaren eskutik jasoko dugu lekukoa, Jimmy Jazz aretoraino, bertan Amnistiaren Aldeko Mugimenduari emango diogularik, euskal preso politikoak omenduz.
GORA GAZTERI EUSKALAKARIA!
GORA EUSKAL HERRIA LIBRE, SOZIALISTA ETA EUSKALDUNA!
martes, 12 de abril de 2011
JESURI ETA GANEKOGORTA MENDIAK BAKEAN UZTEKO ESKATU DUTE LAUDIOKO GAZTE INDEPENDENTISTEK
Laudioko gazte independentistek gogor salatu dute Laudioko Ganekogorta eta Orozkoko Jesuri mendietan egin nahi duten parke eolikoaren proiektua. Adierazi dutenez, ama lurra suntsituz negozioa da eraiki nahi dutena. "Mendi gabe gelditu aurretik proiektua geratu behar dugu", nabarmendu dute. Izan ere, 126,5 metroko 8 aerosorgailu jarri nahi dituzte Aiaraldean. "Eoliko bakoitzaren zutoinak 80 metro izango ditu". Ingurumenean eta hegaztiengan sor ditzazkeen txikizioengatik kezkatuta agertu dira: "Landareak, animaliak eta natura txikitu eta patrikak betetzeko makina baino ez dira eolikoak. Parke eolikoak ez dira energia nuklearra edo termikoaren ordezkoak, negozioa dute interes".
Gazte independentisten arabera, badira lurra hondatu gabe energia sortzeko aukera "hobe" gehiago, eguzki plaken sistema kasu. Gaineratu dutenez, parke eolikoaren proiektuak inguruetan bizi diren herritarren lurrak desjabetzea ekarriko du, "kalte gehiago onurak baino". Hain zuzen ere, energia Laudiora hel dadin 1.397 metro linea lurperatu eta airetik 1.966 metro luzeera izango duen linea jarriko dute: "Egitasmoa aurrera eramateko 4.371 metro kable lurperatuko dituzte".
Horregatik, dei egin diote Laudio eta eskualdeko gazte orori Jesuri eta Ganekogortako parke eolikoen kontra altxatzera. Era berean, bat egin dute Zanpazu Bizirik taldeak larunbat honetarako Jesurira antolatu duen martxarekin.
AZKEN ATXILOKETAK SALATZEKO KONTZENTRAZIOA BURUTU DA GAUR GASTEIZEN
AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN MEZUA
Frantzian gertatutako azken atxiloketak salatzeko kontzentrazioa burutu da Gasteizko Korreos plazan. 150 bat lagunek hartu dute parte eta batez ere Oier Gomez herrikidea izan dute gogoan. Atxiloketa hauek eta frantziar estatuak Euskal Herriarekiko errepresio estrategian izaten ari den papera salatu dute.
Bestalde gaur bertan euroagindu baten ondorioz espainiar estatuara entregatua izan den Bergoi Madernaz gasteiztarra ere gogoan izan dute eta hau salatzeko biharko, asteartea 12, beste mobilizazio baterako deia luzatu dute. Kontzentrazioa burutuko da 20:00tan arka plazan, PSEEren egoitzaren aurrean.
Bukatzeko Oier Gomez eta Itziar Morenoren atxiloketak salatu eta frantziar estatuari errepresiorekin amaitzea exijitzeko beste manifestazio bat deitu dute datorren ostiralerako, apirilak 15, 20:30etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik. Bertan, atxilotu hauen inguruko azken informazioa helaraziko du amnistiaren aldeko mugimenduak, ostegunean epailearen aurretik pasako direla espero baita.
lunes, 11 de abril de 2011
KOMUNIKAZIO ESKOLAK ANTOLATUKO DIRA APIRILEAN ZEHAR
gazteiraultza.info
I. Komunikazio Eskolak antolatuko ditu GAZTEIRAULTZA.INFOk hurrengo asteotan, Garraxi tabernan. Planteamendu xumea egin da, baina aurrerantzean ekimena mantentzeko ideiarekin. Gaur, apirilak 11, lehenengo tailerra izango da (irratsaio bat egiteko tailerra, Gazte Taupadakeko lagunekin), baina aurrerago beste zenbait tailer izango dira: webguneak (AP-12), kartelak (AP-18), bideogintza (AP-19),... eta laister gehiago!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Bergoi Mardenaz eta Beñat Lizeaga Madrilen esku utzi dituzte
gara.net
Bergoi Mardenaz eta Beñat Lizeaga gazte independentistak gaur entregatu dituzte agintari frantsesek Madrila, joan den otsailaren 28an atxilotu eta bi euskal gazteon aurkako euroagindua Pauek onartu eta gero.

Mardenaz eta Lizeagak, beste sei euskal gazterekin batera, Izpuran itxialdia egin zuten. Ondotik, zortziak izan dira atxilotuak, guztien aurka Grande-Marlaska epaile espainolak ezarritako euroagindua zela-medio.
Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera, Segiko kideak dira zortzi gazte hauek eta horregaitik izan dira atxilotuak.
Agentzia espainolek zabaldutakoaren arabera, Mardenaz eta Lizeaga Madrilgo Soto del Real espetxera eramango dituzte, eta bihar Auzitegi Nazionalean izango dira.
Jornadas sobre carcel y centros de menores
Fel gasteiz
"El porqué de las cárceles y centros de menores"Jornadas organizadas por: Asanblada Libertarioa del Campus de Álava.
Calendario de charlas y proyecciones:
JUEVES, 10 DE MARZO:
Charla-Proyección: "El negocio de la construcción de la macrocárcel de Zaballa".
Ponente: Autodefentsa Taldea
Hora: 18:00
Aula 003 (Facultad de Letras de Gasteiz)
MARTES, 15 DE MARZO:
Proyección: "Entrevista a las madres de los presos Xosé Tarrio y Gabriel Pombo Da Silva".
Hora: 18:00
Aula 003 (Facultad de Letras de Gasteiz)
MARTES, 22 DE MARZO:
Proyección: "El negocio de las cárceles".
Hora: 18:00
Aula 003 (Facultad de Letras de Gasteiz)
VIERNES, 25 DE MARZO:
Charla: "Menores y juventud criminalizada".
Ponente: Enrique Martínez Reguera
Hora: 18:00
Aula 004 (Facultad de Letras de Gasteiz)
VIERNES, 1 DE ABRIL:
Charla: "C.O.P.E.L. y Cárcel".
Ponente: José María Botana Cao, "Boti".
Hora: 18:00
Aula 004 (Facultad de Letras de Gasteiz)
Organiza: Asanblada Libertarioa (Campus de Araba)
Contacto: mailto:mgasteiz@fel-web.org

Biziarteko zigorraren kontrako ekimenak burutuko dira apirilean Gasteizko kanpusean
topatu.info
Gasteizeko PAT-en oharra:
Datozen egunetan Gatza eta Elurtxuri askatuko dituztenez, 30 eta 31 urte espetxean igaro ostean; Gasteizko Presoen Aldeko Taldeak apirilean bizi arteko zigorrari garrantzia ematea erabaki dugu eta hileroko hitzordua den azken astezkenaz gain, hitzaldi bat antolatu dugu; bertan, abokatu bat eta preso baten senidea izango dira. Hemen duzue ikusgai orain arte lotuta dauden ekimenen egitaraua:
Apirilak 13

- 12:00etan: hitzaldia, Filoko 0.07 gelan
- 13:30etan: azken asteazkena, Aularioan
BIZIARTEKO ZIGORRIK EZ!!
APIRILAK 16 DENOK ZORNOTZARA!!
APIRILAK 16 DENOK ZORNOTZARA!!
Indar polizialen presentzia eta Gaztegunearen miaketa salatu du Zuiako AAMk
topatu.info
Baina badira ilusioz beteriko momentu honen aurrean urduritasunez jokatzen dutenak. Konponbideari muzin egin eta gerra estrategian jarraitzeko hautua egin dutenak.
Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ohar honen bidez Zuian gertaturiko azken eraso larriak salatu nahi ditu:
o Egun honetan bertan eta erasorik larriena iruditzen zaiguna, indar polizial berak herriko Gaztegunea miatu zuen goiz osoan zehar, udaletxeak orain dela aste bat gazteei utzitako Gaztegunea, arratsaldean egin zenaren berri izan omen zuelako. Eta presoen aldeko aldarrikapen bat, lokal horrekin batu zuelako, inongo arrazoiketarik gabe. Gustatuko litzaiguke jakitea, zein eratan izan zuen berri Ertzaintzak arratsaldean egin behar zen ekimen horretaz. Baina bereziki salatu nahi duguna, Zuiako PNVren jarrera da, orain dela hilabete “Ideologia edo ekintza politikoa dela eta edozein pertsona edo erakunderen aurkako errepresio-neurrien amaiera.” eskatzen zuen mozioa onartu baitzuen udaletxean eta handik hilabetera indar polizial bati Gazteguneko giltzak eskaini baitzizkion presoen aldeko mobilizazio bat geldiarazteko saiakeran. Eta Zuiako gazteria kriminalizatzeko saiakera antzuan. Eta larriagoa dena,gazteen ordezkari publikoak ohartarazi gabe, lokalean gertatzen ari zenaren inguruan.
Eraso honen aurrean Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez da geldirik egongo eta herritarrak poliziari eta beren laguntzaileei mesprezurik handiena adieraztera deitzen ditugu. Hala nola errepresaliatu guztien eta euskal gazteriaren alde antolatzera eta borrokatzera ere. Ezingo dute, Prozesu Demokratikoaren baitan borrokatzen duen herri antolatu batekin.
Indar polizialak, Zuiatik, Euskal Herritik, kanpora!
PNV espainiarren morroi!
Zuiako AAMren oharra:
Euskal Herria momentu historiko batetan murgilduta dago, Ezker Abertzaleak emandako urratsei esker, gure herriak aldaketa politikoaren bidean dago Prozesu Demokratikoari esker.Baina badira ilusioz beteriko momentu honen aurrean urduritasunez jokatzen dutenak. Konponbideari muzin egin eta gerra estrategian jarraitzeko hautua egin dutenak.
Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ohar honen bidez Zuian gertaturiko azken eraso larriak salatu nahi ditu:
- Lehenik eta behin gure herriak azken hilabeteetan jasaten ari den Espainiako Ejertzitoaren eta Guardia Zibilaren presentzia itogarria salatu nahi dugu.
- Bigarrenik, aurreko asteazkenean, apirilak 6, Euskal Herriko Bira Zuian bukatzen zelarik, Zuiako Herritarrak egindako ekimena txalotu nahi du. Hainbat herritar, presoen etxeratzearen aldeko ikurrekin eta ikurrinekin agertu egin baitzen, errepresaliatuek bizi duten egoera larria salatzen.
o Egun honetan bertan eta erasorik larriena iruditzen zaiguna, indar polizial berak herriko Gaztegunea miatu zuen goiz osoan zehar, udaletxeak orain dela aste bat gazteei utzitako Gaztegunea, arratsaldean egin zenaren berri izan omen zuelako. Eta presoen aldeko aldarrikapen bat, lokal horrekin batu zuelako, inongo arrazoiketarik gabe. Gustatuko litzaiguke jakitea, zein eratan izan zuen berri Ertzaintzak arratsaldean egin behar zen ekimen horretaz. Baina bereziki salatu nahi duguna, Zuiako PNVren jarrera da, orain dela hilabete “Ideologia edo ekintza politikoa dela eta edozein pertsona edo erakunderen aurkako errepresio-neurrien amaiera.” eskatzen zuen mozioa onartu baitzuen udaletxean eta handik hilabetera indar polizial bati Gazteguneko giltzak eskaini baitzizkion presoen aldeko mobilizazio bat geldiarazteko saiakeran. Eta Zuiako gazteria kriminalizatzeko saiakera antzuan. Eta larriagoa dena,gazteen ordezkari publikoak ohartarazi gabe, lokalean gertatzen ari zenaren inguruan.
Eraso honen aurrean Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez da geldirik egongo eta herritarrak poliziari eta beren laguntzaileei mesprezurik handiena adieraztera deitzen ditugu. Hala nola errepresaliatu guztien eta euskal gazteriaren alde antolatzera eta borrokatzera ere. Ezingo dute, Prozesu Demokratikoaren baitan borrokatzen duen herri antolatu batekin.
Indar polizialak, Zuiatik, Euskal Herritik, kanpora!
PNV espainiarren morroi!
Gaur arratsaldean manifestazioa burutuko da Gasteizen azken atxiloketak salatzeko
Itziar Moreno eta Oier Gomez Frantziako polizien eskuetan aurkitzen dira une honetan. Manifestazioa arratsaldeko 20:00etan abiatuko da Korreosetik.
ATXILOTUAK ASKATU!
sábado, 9 de abril de 2011
viernes, 8 de abril de 2011
Walterri ongietorria Gasteizen
askapena.org
Estremera espetxetik iluntzeko 8ak pasatxo irten eta gaueko 12:30ak aldera agertu zen "kutxi"-tik Walter. Bere lagun eta senideak zain zituen bertan eta besarkadak, pozezko begiradak eta harrotasuna ez ziren falta izan. Pankartetako batean "Walter ongi etorri, los que luchan toda la vida, esos son los imprescindibles" Bertolt Brecht-en esaldia ageri zen. Aurreskua eta lore sorta jaso ondoren, txanpaina edan zuten bertaratuek eta ondoren elkarte batean pintxoak eta edateko goxoak dastatu zituzten kontu zaharrak eta berriak konpartitzen zituzten bitartean. Horrelako samur eta normalak izango ziren ongietorri guztiak, polizirik agertuko ez balitz.
Desde Argentina los y las amigas de Euskal Herria saludaron a los 3 militantes excarcelados además de informarnos de que han reabierto a "taberna popular vasca" en Buenos Aires:

Saludamos la libertad de los compañeros internacionalistas vascos, Walter Wendelín, Gabi Basañez y Unai Vázquez
Desde EUSKAL HERRIAREN LAGUNAK (AMIGAS Y AMIGOS DEL PUEBLO VASCO, de Argentina) saludamos la noticia de la libertad condicional de los compañeros de la organización solidaria internacionalista vasca ASKAPENA, Walter Wendelín, Gabi Basañez y Unai Vázquez, quienes habían sido detenidos a fines de septiembre por ser luchadores consecuentes e independentistas, y a los que el fascismo español, representado por el gobierno de Rodríguez Zapatero, quiso mantener en la cárcel en base a patrañas y mentiras.
Nuevamente queda claro, que el imperialismo español, nervioso por el avance de la lucha independentista, apela a la represión, a las ilegalizaciones y al encarcelamiento de los patriotas y rebeldes. Pero esta vez, el tiro les salió por la culata, y la importante movilización internacional, sumado al reclamo en las calles de Euskal Herria, han logrado que estos tres compañeros puedan salir en libertad, a pesar del chantaje que significa el pago de altas fianzas, intenta doblegar a los familiares de los presos y presas.
Desde EHL Argentina, nos sumamos a la alegría de que Walter, Gabi y Unai vuelvan a sumarse a los miles y miles de vascos y vascas que hoy mismo marchan por las calles de Euskal Herria, reclamando legalidad para la izquierda abertzale y seguir avanzando hacia la Independencia y el Socialismo.
EUSKAL HERRIAREN LAGUNAK, Argentina
AMIGAS Y AMIGOS DEL PUEBLO VASCO, de Argentina
jueves, 7 de abril de 2011
Aurrera Korrika!
Horiek dira Korrikari hasiera emateko erabiltzen diren bi hitz magikoak. Behin mezua lekuko barruan sartuta, 17. Korrikaren arduradun Edurne Brouardek Trebiñuko Gutxisolo euskara elkarteari emango dio lekukoa lehen kilometroa egin dezan. Aurretik beste bi mila baino gehiago izango ditu, Donostiara Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean iritsi arte.
Trebiñuko plazan hasiko da ekitaldia arratsaldeko bostetan, eta bertan egongo dira Asier Amondo AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea eta Edurne Brouard Korrika 17ren arduraduna. Txalaparta doinuek eta Argantzungo abesbatzak egingo diote harrera mezu sekretua eramango duen lekukoari, eta Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlearen bertso eta dantzarien aurresku artean omenaldi xumea eskainiko zaio Korrikari. Kale animazioa eta umeen txokoa ere ez dira faltako Trebiñuko hasiera eguneko jaian.
Hasiera ekitaldia Trebiñu herrian izango bada ere, jaiak Argantzunen jarraituko du, herriko frontoian arratsaldeko zazpietan hasiko den kontzertuarekin, Aske, Herrikada, Gose eta Betagarri taldeen eskutik.
Korrika 17k, Trebiñutik aterata, 17:30ean emango ditu bere lehen urratsak Argantzun aldera (18:27), eta berriro itzuliko da Trebiñura (19:37). Lehen kilometroetako lekuko eramaileak inguruko euskalakariak izango dira: Trebiñuko alkate Inma Ranedok eramango du lekukoa Udalaren kilometroan; Arabako Foru Aldundiko kultur diputatu Malentxo Arruabarrenak ere bai, Aldundiak lagunduta euskara ikasten ari diren sei etorkinekin batera; Trebiñuko eskolako guraso elkarteak; Trebiñu Konderriko koadrila guztiak; Argantzuko Udalak eta ikastolak; merkatariak; nekazariak; dantzariak; kirolariak…
Arabako Mendialdetik, Kanpezu (00:14), Maeztu (01:38) eta Azazeta (02:17) igarota, Lautadan barneratuko da Korrika 17: Dulantzi (03:22), Agurain (04:51), Zalduondo (05:48), Egino (07:11). Sakanan barrena, Ziordiatik sartuko da Nafarroan bihar goizeko zazpi eta erdiak aldera.
Gasteiz antifaxistatik salatu nahi dugu guardia Zibilak zenbait kontrol ezarri dituela, Uzkianon eta Gazteizko portuan hain zuzen ere, Argantzura doan jendea oztopatzeko asmoz. Utzi bakean euskal Herria!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)