lunes, 28 de marzo de 2011

TXAGORRITXUKO GAZTE LOKALA: GAZTEOK 2 - ESPEKULAZIOA 0!


gazteiraultza.info
Asteburu gogorra izan da dudarik gabe Trikuharriko Gazte Asanbladako gazteontzat, baina gaur, gazte lokalak 2 egun bete dituenean, aurrera begiratzeko unea iritsi da. Larunbat goizean Dreams diskoteka zena okupatu eta auzolanean ibili dira asteburu osoan zehar; tartean, Ertzaintzaren bi "bisita" jasan behar izan dituzte gazteek (identifikazioak, mehatxuak,...). Jabearekin negoziatzen omen dabiltza, eta beraz, albiste berriak jasotzen ditugun arte, GAZTEIRAULTZA.INFOk egindako okupazioaren "jarraipen berezi" batekin uzten dizuegu. Elkarrizketatxo bat ere izango dugu laister...




















Una manifestación en Gasteiz pide el cierre inmediato de Garoña

Convocados por la plataforma "Araba sin Garoña", que agrupa a más de 60 colectivos alaveses, los manifestantes han recorrido varias calles del centro de la ciudad tras una pancarta en la que se leía "Herriaren Hitza Errespetatu. Garoña Itxi Orain".

Portavoces de la plataforma han recordado que Garoña, que pertenece a las centrales nucleares de primera generación, tiene las mismas características que la japonesa de Fukushima, gravemente afectada por el terremoto y posterior maremoto que ha asolado parte del país nipón.

La plataforma rechaza los argumentos utilizados por quienes dicen que Garoña no tiene los mismos riesgos que la de Fukushima ya que, según ha recordado, la central está construida sobre un meandro del río Ebro y tiene riesgos de inundación.

sábado, 26 de marzo de 2011

GAZTE LOKALA OKUPATU DUTE TXAGORRITXU AUZOAN!

TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
Txagorritxu, San Martin eta Ariznabarra auzoetako gazteak, Trikuharri Gazte Asanbladan bilduta, “Dreams” diskoteka zena era baketsuan hartzea erabaki dugu. Ekintza horrekin, gure auzoetan gazteentzako eurek autogestionatutako lokalen beharra aldarrikatu nahi dugu. Udaletxea eta auzoko elkarte ezberdinekin egindako kudeaketak ez dute fruiturik izan eta ezin izan dugu lokala bide horietatik lortu. Horregatik, behartuta sentitu dugu gure burua tokia gure kabuz hartzeko eta beharrezkotzat duguna lau haizetara zabaltzeko.

Lokal horretan, behin berrerabiltzeko moduan jarrita, 11 urte itxita eta abandonatuta egon delarik, tailer, hitzaldi eta era orotako ekintza kultural eta sozialak garatu nahi ditugu, gure auzoetako jende guztia martxan jar dadin. Modu horretan, erreferentzia gune bat sortu nahi dugu, kontsumo jendarteak auzo biziak irentsi ez ditzan.

OKUPAZIOA AURRERA!
AUZO BAT GAZTETXE BAT!

Biziarteko zigorrarekin eta presoen aurkako eskubide urraketekin amaitzeko eskatu du AAMk

BIZIARTEKO ZIGORRIK EZ! Agerraldia

Egunon guztioi eta milesker agerraldi honetara hurbildu zaretelako. Euskal Herri osotik etorritako herritarrak batu gara gaur Gasteizen, eta hemen gaude, besteak beste, espetxean urte asko eman dituzten pertsonak, euskal preso politikoen senideak eta lagunak, abokatuak eta herritarrak.

Jose Mari Sagardui Gatza eta Jon Agirre Elurtxuri euskal preso politikoak etxera itzuliko dira udaberri honetan. 30 urteko espetxealdi luzea atzean utzi eta libre aterako dira. Sakabanaketa, gose grebak, itxialdiak, isolamendua, jipoiak, eritasunak... Espetxe politika anker honek berarekin dakarren guztia pairatu dute urte hauetan guztietan, baina ankerkeria guzti hauek garaituta eta  duintasunaren jabe itzuliko dira biak sorterrira. Ez da kasualitatea arrazoi politikoengatik Europa osoan denbora gehien espetxean daramatzaten presoak euskaldunak izatea. Europan inon ez bezalako espetxe politika ankerra aplikatzen baitzaie euskal preso politikoei, bai espainiar gobernuaren aldetik, bai eta  bai frantziar gobernuaren aldetik ere.

30 urteko espetxealdiak biziarteko zigorraz hitz egitera garamatza ezinbestean. Biziarteko zigorra legeztatu egin dute Espainiar estatuan, euskal preso politikoentzat espresuki ezarritako espetxe politika ankerraren baitan:

20 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 27 dira
21 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 6 dira
22 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 15 dira
23 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 3 dira
24 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 14 dira
25 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 12 dira
26 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 4 dira
27 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 2 dira
30 urte preso daramatzaten euskal preso politikoak 2 dira

Guztira 89 dira egun 20 urte baino gehiago espetxean daramatzaten euskal preso politikoak.

Erabaki politikoz ezartzen zaizkie muturreko neurriak euskal preso politikoei, eta biziarteko zigorraren ezarpena honen adibide argia da. Presoengan etsipena sortzea, presoen osasunean eragitea, urruntasun eta inkomunikazio sentsazioa areagotzea, presoekin batera presoen senideak zigortzea... Finean presoak pertsona bezala suntsitu eta militante politiko bezala ezabatu nahi ditu biziarteko zigorrak. Baina biziarteko zigorrarekin batera badira bestelako neurriak euskal preso politikoekin amaitzea bilatzen dutenak. Hor dugu gaixotasun larriak dituzten presoen egoera, tartean eskizofrenia edo minbizia bezalako eritasun larriak dituzten lagunak giltzapean mantentzen baitituzte oraindik orain. Hor dugu sakabanaketa politika, istripuak eragiten jarraitzen duena, hamasei senideren bizitza aurretik eraman duena. Hor dugu bakartze eta isolamendu politika, presoa bakartzea eta inkomunikatzea bilatzen duena. Muturreko neurriak dira, erabaki politikoz ezarriak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarentzat bereziki sortuak, eta Kolektibo honetako kideei aplikatuak.

Sufrimendua, heriotza, galera ekonomikoa, mehatxua eta etengabeko zigorra suposatzen duen espetxe politika honi aurre egin behar izan dio Euskal Preso Politikoen Kolektiboak urte hauetan guztietan. Asko dira heriotza ezagutu dutenak, eta gaur gogoan izan nahi ditugu inoiz makurtu ez zirelako gure artetik kendu dizkiguten lagunak, bai preso zirela hildakoak, bai eritasunen ondorioz espetxetik atera eta gutxira hildakoak, bai errepidean bizitza utzi dutenak. Ez zaituztegu ahaztuko.

Borrokaren bidez, espetxez espetxe, izaera kolektiboa eta nortasuna mantendu dute eta mantentzen dute euskal preso politikoek. Honen adibide dira Gatza eta Elurtxuri, 30 urteren ondoren kalera aterako diren euskal preso politikoak. Horren adibide dira gaur, oraindik espetxeetan dauden 720 euskal preso politikoak.

Euskal Herrian prozesu demokratiko bat bururaino eramateko hautua egin dugu Gernikan batu garen eragileok. Prozesu demokratikoaren oinarriak jarri ditugu, eta jada atzera bueltarik ez duen bide berria urratzen ari gara. Gernikako akordioak jasotzen dituen aldarrikapenak praktikan gauzatzen hasteko unean gaude orain, eta guk euskal preso politikoen egoera konpontzeak benetako urgentzia duela ohartarazi nahi dugu. Luze baino lehen espetxe politiko anker honekin amaitu eta euskal preso politikoen eskubideak bermatuko dituzten neurriak hartzeko deia luzatzen diegu arduradunei. Sakabanaketarekin amaitzea, kondena bete duten presoak kaleratzea, eritasun larriak dituzten presoen kaleratzea eta senideen aurkako jazarpenarekin amaitzea oinarrizkoa, premiazkoa eta urgentea dela esan nahi dugu. Behin urrats hau emanda preso eta iheslari guztien etxeratzea izan behar du ondorio konponbide prozesuak. Amnistia prozesu demokratikoaren emaitza izango da. Eta guk Amnistiaz ulertzen dugu presoak eta iheslariak etxean direla, hauek egon izanaren arrazoiak gaindituta direla.

Baina zoritxarrez bi Gobernuak dira une honetan espetxeetako giltzak dituztenak. Guri dagokigu beraz Gobernuak espetxeetako ateak irekitzera bultzatzea. Urtarrilaren 8an burutu genuen mobilizazio erraldoia dugu hurbileko erreferentzia, eta hortik abiatuta herri eta auzo guztietan euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioa eta presioa areagotzeko deia egiten dugu. Bide horretan, konpromiso kolektibo berriak antolatzen joango gara datozen hilabeteotan, eta herritar guztiei dei egin nahi diegu mobilizazio erraldoi honetan parte izan daitezen.

Amaitzeko Gatzari, Elurtxuriri, eta euskal preso politiko guztiei gure babesa eta esker ona luzatu nahi dizkiegu hemendik.

Euskal Herria historiako kapitulu berriak idaztera doa, eta hauetako bat izango da espetxeetako hormatzarrak botako ditugun egunekoa.

Euskal Herrian, 2011ko martxoaren 26an.

Ikasle presoen askatasuna aldarrikatu dute Olarizura mendi martxa bat eginez

askatu.org
Bertan argazkia atera dute presoei bidaltzeko, eta bazkaldu ondoren jokuak egin dituzte. Martxa Gasteizko kanpusetik atera zen eta 36 lagunek parte hartu zuten.

Atzo osteguna Gasteizko kanpusetik olarizu mendira martxa bat egin genuen ikasle presoen askatasuna aldarrikatzeko. Guztira 36 pertsona batu ginen, bertan presoei bidaltzeko argazkia, bazkaria, eta jolasak egin genituen.

Klasean nahi ditugulako, etxean nahi ditugulako presoak etxera!

ASKATASUNAREN BIDEAN IKASLE PRESOAK KLASERA!
IKER, SAIOA, ZURIÑE, AIALA eta XALBA KLASERA!

viernes, 25 de marzo de 2011

MENDIZORROTZAN ELKARTASUNA ANDER ETA LUISEKIN

eztanda94.blogspot.com
Alaves - Sporting B lehiako hasieran Eztanda Norteko fondoan Ander eta Luiseri elkartasuna adierazteko zabaldutako pankarta. 

BERGOI MADERNAZ ETA IRATI TOBAR GOGOAN IZAN DITUZTE URTXINTXA ESKOLAN

BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAREN GUTUNA:
Irati eta Bergoi, Urtxintxa Eskolan nahi ditugu

Koloretako mundu batean sinesten dugu, parekidetasunean oinarritua, aniztasunean,
kulturen arteko hartu emanean oinarrituriko jendartean, jarrera xenofobo, arrazista
eta sexistatik urrun. Bizikidetzan, kritikotasunean eta burujabetzan hezi nahi dugu
gure herria, ama lurrarekiko begirunea piztuz, banako eta kolektiboen askatasunaren
bila, elkartasunez, errespetuz, euskaraz, maitasunez.

Hori da Irati eta Bergoik beraien eguneroko izerdiz borrokatzen dutena. Hala egin
dute Urtxintxa Eskolan ere, begirale topaketetan, hezkidetza lantzeko ikastetxeei
zuzendutako tailerretan, haur zein nerabeekin lanean, hezitzaileekin euskarazko
jolasen bidez balio hauek guztiak jaso, hausnartu eta bere egiten.

Ilusioz eta gogor heldu diote oraingo bidegabekeria eta salbuespen egoera larriari
ere. Eta harro gaude. Ausardiaz, beren ideiak defendatu eta bizi eredu justuago
baten aldeko lana egiten ari direlako, horrek dakarren sufrimendu eta egoera
lazgarriak kontuan izanik ere.

Egunez egun, sinesten duten jendartea eraikitzen joatea da egin duten delitua. Balio
horiengatik borrokatzea. Etxean, kalean, tabernetan, aisialdian, asanbladetan…
beren izana zabaltzea.

Urtxintxa Eskolaren izenean gure babes eta besarkadarik estuena helarazi nahi
diegu eskolako kide diren Bergoi eta Iratiri. Gure eskerrik beroenak diren bezalakoak
izateagatik. Langile eta eredu ezin hobeak. Eutsi gogor! Koloretako Euskal Herria
zain dugu eta!

Bizkaiko Urtxintxa Eskola

miércoles, 23 de marzo de 2011

Colectivos de ciudadanos extranjeros se movilizan este sábado en Gasteiz

Con motivo del Día Internacional contra el Racismo y la Xenofobia, que se ha celebrado esta semana, Vitoria será el escenario el sábado de una manifestación que pretende denunciar las políticas migratorias que se han llevado a cabo durante el último año desde los distintos gobiernos, también desde el vasco, y que a juicio de los colectivos de inmigrantes de Álava han contribuido a incrementar el sentimiento de discriminación entre la población.

La convocatoria ha sido realizada por Kira, la Coordinadora de Inmigrantes y Refugiados de este territorio, que llama a los ciudadanos a movilizarse para defender los derechos de las personas que llegan de fuera. A su juicio, en Euskadi se han venido adoptando durante los últimos meses ciertas decisiones que han ido en perjuicio de los intereses de este colectivo, como el cierre de Heldu, la oficina que asesoraba jurídicamente a los inmigrantes y gestionaba sus expedientes. "Ahora no les queda más remedio que contratar abogados que cuestan muchísimo dinero, y claro, algunos se aprovechan de esta situación", asegura la presidenta de Kira, Mireya Perea. A nivel más general, el colectivo cita otras decisiones polémicas como la Ley del Velo o las expulsiones express de los gitanos rumanos, medidas que han elevado el nivel de racismo, según insiste la plataforma.

En el caso de Vitoria, el colectivo recuerda que al igual que se ha denunciado en Bilbao, también se han detectado actitudes xenófobas en el sector de la hostelería. Asegura tener en sus manos varios expedientes de locales que han prohibido la entrada de clientes por el hecho de ser inmigrantes. "Nos hemos enterado de que en algunos establecimientos se les ha cobrado la entrada sólo a las personas negras, o que directamente se les ha prohibido el acceso si no iban acompañados por algún blanco", añade Perea. Por este motivo, instan a sumarse a una concentración que tendrá lugar el sábado a las 16.30 horas en la Virgen Blanca.

MANIFESTAZIOA Martxoak 26 - FUKUSHIMA GEHIAGO EZ, GAROÑA ITXI ORAIN

eguzki.org
Egun denok izan dugu Japonian gertatutako lurrikara eta itsasikara naiz honek izan dituen ondorioen berri: gutxienez 20.000 lagun hildako naiz desagertuen artean.

Baina, Fukushiman gertatu den istripu/gertakari nuklearra beste kontu bat da. Nuklearzaleak beti argudiatu dute istripu nuklearra gertaezina zela baina gertatu da. Ondorioz, "hutsik egin ezin duten" nuklearrak zalantzan geratu dira: ?Three Miles Island-en (1979) sistemare akatsa izan zen, Chernobyl-en (1986) sobietarren teknologia zaharkitua, Fukushiman hondamendi naturala eta zentraletako hozte sistemaren akatsa?... Zein izango ote da hurrengo aitzakia? Ezin onar dezakegu neutroiaren sasijainkoak, enpresa elektrikoak, milaka milioiko etekinak ateratzen dituzten bitartean gurekin " ruleta rusa edo japonesara" jolastea. Gertakari honen kasuan izan diren kaltetuei elkartasuna adieraztea egin beharrekoa bada ere -zalantzarik gabe -, ezin gaitezke mugatu horretara. Are gehiago, Fukushimako 1 erreaktorea eta Garoñako zentral nuklearra bikiak direla jakinik, ezinbestekoa da Garoñaren ixtea. Garoña itxiko zuenaren hautes promesa egin zuen PSOE-k, berak luzatu zuen gero 2013 arteko Garoñaren bizitza, bide horretan eskubiko partiduen eta elektriken interesei men eginez. Itxiera honek berehalakoa izan behar du zaharra naiz arriskutsua delako, gizarteak eskatzen duelako, amortizatua dagoelako eta hautes promesa bat delako. Guzti horregatik dei egiten dugu mobilizazio honetan parte har dezazun. AUTOBUSA Bilbotik: Arriaga Antzokitik, 17:30ean. Izena emateko: Bilboko Rondako Herriko Tabernan eta Barakaldoko Argalario Tabernan. Baita 688662532 telefonoan ere. HATOR !!

MANIFESTAZIOA: ANDRA MARIA ZURIAREN PLAZATIK 19:00TAN MARTXOAK 26
askatu.org
Goizeko 2:00etan iritsi dira Gasteiza eta bertan zain zituzten senideak eta lagunak. Aurresku bat eskaini diote eta txanpaina ireki dute bi gazteek.

ONGI ETORRI NESTOR ETA ENEKO!

martes, 22 de marzo de 2011

Gasteizko campuseko 58 ikasle itxialdian eta baraualdian daude

topatu.info
Gose greba eta itxialdian aurkitzen dira Gasteizko campuseko 58 ikasle. Gaur eguerdian hasi eta bihar eguerdira arte luzatuko da hau, ekintza ugari antolatu dituze: jolasak, presoei idazteko tailerra, prentsaurrekoa…
Gasteizko Presoen Aldeko Taldearen oharra:
Espainiar eta frantziar estatuek argi daukate une honetan gazteria aurrera egiteko indar garrantzitsu bat dela eta hau ikusirik behin eta berriz eraso gogorrak jasan ditugu, sarekadak, jarraipenak, kontrolak…
Hiru aste pasa dira jada Frantziar poliziak espainiar estatuaerekiko duen fideltasuna erakutsiaz Aitziber Plazaola, Endika Perez, Jazint eta Xalba Ramirez, Beñat Lizeaga, Bergoi Maderna zeta Aiala Zaldibar gazteak atxilotu zituela euren aurkako euroagindu eskaera jakinarazteko. Aiala Zaldibar Gasteiztarra eta kanpuseko ikaslea dagoeneko espainiaratua izan da. Ozen eta indarrez salatzen dugu Frantziar eta Espainiar Estatuek euskal herritarren kontra aurrera daramaten  kolaborazio  polizial eta errepresiboa.
Bitartean Irati Tobar portugaletearra da Izpuran itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik atxilotu gabe geratzen den bakarra. Bi asteotan babes zabala lortu du Hendaian sentsibilitate ezberdinetako hautetsien eskutik. Txalogarria da benetan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako herritarrek egoera lazgarrion aurrean erakutsi duten prestutasuna.
Iratik gose grebari ekin zion euroaginduari kontra egiteko eta babes zabalagoa lortzeko bi asteko baraualdia eginda, honexegatik, Iratiri elkartasuna adierazteko eta euroaginduaren kontra egiteko ere,  aurreko astean baraualdiak egin ziren Leioako eta Ibaetako kanpusetan besteak beste.
Aste honetan, Gasteizko kanpusean ere, Magiseko fakultatean asteartetik asteazkenera 24 orduko itxialdi eta gose greba burutuko dugu ikasleok.
Gazteok argi daukagu eraso guztien gainetik borrokatzen eta antolatzen jarraituko dugula! Ez gaituzte geldituko! Ez dugu onartuko beste gazte bat gehiagoren kontrako erasorik!

GAZTE ETA ASKE IRABAZI ARTE!

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!

UNAI RUIZ POU ETA NÉSTOR SILVA BIHAR GERATUKO DIRA ASKE

gazte-iraultza.info
Unai Ruiz Pou eta Néstor Silva gasteiztarrak 2009 azaroan izan ziren atxilotuak makrosarekada batean, beste 34 gazterekin batera. Torturatuak, espetxeratuak eta sakabanatuak izan ziren.6000 euroko bermea ordainduz aterako dira biak gaur bertan. Egun berean Zumai Olalde, Goizane Pinedo, Bittor González eta Jon Anda ere atxilotu zituzten, egun gure artean daudenak. Sarekada beretik barruan oraindik Jon Ligüerzana, Aitor Ligüerzana, eta Jagoba Apaolaza jarraitzen dute.

ONGI ETORRI NESTOR ETA POU!
JO TA KE GUZTIAK ASKATU ARTE!

Martxoaren 24ean PAT-ek martxa antolatu du Olarizumendira “ikasle presoak klasera” lelopean

topatu.info
PAT-en oharra: Datorren astean euroaginduaren mehatxupean dauden gazteei elkartasuna adierazteko ekintza ugari antolatu dituzte Gasteizko kanpusean, 22tik 23ra baraualdia eta itxialdia egingo dute magisen, beste gauzen artean.

Bestetik, ikasle presoei idazteko txoko bat prestatuko da asteazkenean eta osteguna 24an, Olarizumendira martxa egingo dute; bertan bazkaldu, jolasak eta… egingo dira. Animatu zaitez eta parte hartu.

Askatasunaren bidean ikasle presoak klasera!

lunes, 21 de marzo de 2011

24 orduko baraualdia hasiko dute bihar Gasteizko unibertsitateko ikasleek

askatu.org
Gazteen oharra:

Espainiar eta frantziar estatuek argi daukate une honetan gazteria aurrera egiteko indar garrantzitsu bat dela eta hau ikusirik behin eta berriz eraso gogorrak jasan ditugu, sarekadak, jarraipenak, kontrolak…
Hiru aste pasa dira jada Frantziar poliziak espainiar estatuaerekiko duen fideltasuna erakutsiaz Aitziber Plazaola, Endika Perez, Jazint eta Xalba Ramirez, Beñat Lizeaga, Bergoi Maderna zeta Aiala Zaldibar gazteak atxilotu zituela euren aurkako euroagindu eskaera jakinarazteko. Aiala Zaldibar Gasteiztarra eta kanpuseko ikaslea dagoeneko espainiaratua izan da.

Bitartean Irati Tobar portugaletearra da Izpuran itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik atxilotu gabe geratzen den bakarra. Bi asteotan babes zabala lortu du Hendaian sentsibilitate ezberdinetako hautetsien eskutik. Txalogarria da benetan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako herritarrek egoera lazgarrion aurrean erakutsi duten prestutasuna.

Iratik dagoeneko aste eta erdi daramatza gose greban beste bi hautetsirekin batera. Helburua euroaginduari kontra egiteko eta babes zabalagoa lortzeko bi asteko baraualdia egitea dela jakinarazi zuten gazteak eta bi hautetsiek.

Iratiri elkartasuna adierazteko eta euroaginduaren kontra egiteko asmotan aurreko astean baraualdiak egin ziren Leioako eta Ibaetako kanpusetan besteak beste. Aste honetan, Gasteizko kanpusean ere, Magiseko fakultatean asteartetik asteazkenera 24 orduko itxialdi eta gose greba burutuko dugu ikasleok.
Gazteok argi daukagu eraso guztien gainetik borrokatzen eta antolatzen jarraituko dugula! Ez gaituzte geldituko! Ez dugu onartuko beste gazte bat gehiagoren kontrako erasorik!

GAZTE ETA ASKE IRABAZI ARTE!
EUSKAL GAZTERIA AURRERA!

MARTXOAK 21 ARRAZAKERIAREN KONTRAKO EGUNA


ARRAZAKERIARI STOP!