lunes, 31 de enero de 2011

Gazte independentistak babestu dituzte Gasteizen

askatu.org
Pasa den astean izandako epaiketa gogoan izan dute eta gazteria independentistaren aurkako erasoak gelditzeko eskatu dute.

Gasteiztik bidali diguten oharra:

Gaur arratsaldean, urtarrilak 29, gasteizen manifestazio bat burutu dugu gazteria independentistaren aurkako kriminalizazioa salatzeko. Aste honetan (ostegunean, urtarrilak 27) bi gazte gasteiztar auzitegi nazionalean epaitu dituzte fiskaltzaren 14 urteko espetxe zigor eskaera pean. Bi gazteen izena Adrian Donnay eta Ekaitz Samaniego da eta epaiketaren ondoren sententziaren zain aurkitzen dira fiskaltzak 14 urteko eskaera mantentzen duelarik. Bi gazteak ertzaintzak atxilotu zituen sute bat eragitea leporatuta eta fiskaltzak ekintza hau egiteaz gain Segiko kideak izatea ere leporatzea erabaki du, espetxe zigor burugabea igorriz.

Amnistiaren aldeko mugimendutik estatuak darabilen gazteria independentistaren aurkako kriminalizazioa, eta Gasteizen konkretuki gazte askoren aurka inposatutako medekuzko espetxe zigorrak salatu nahi ditugu.

Duela urtebete polizia españolak Oier Urrutia gasteiztarra atxilotu eta bere taberna miatu zuen. Bertan hiru petardo aurkitu zituzten eta honetaz baliatuz auzitegi nazionalera eraman zuten. Bertan gezurrez eta polizien espekulazioez betetako epaiketa batean segiko kide izatea eta piroteknia izateagatik 14 urteko espetxe zigorra inposatu zioten. Ez zeukaten inolako frogarik Segikoa zela baieztatzeko ezta ere kale erasoetan parte hartu izan duenik erakusteko baina hala ere Oier espetxean aurkitzen da 14 urteko zigorra betetzen.

Jakin izan dugunez ondorengo asteetan Jokin Zerain gasteiztarra ere epaitua izango da auzitegi nazionalean. Jokin duela hilabete batzuk atxilotu zuen ertzaintzak kale eraso batean parte hartzea egotzita eta epaileak espetxera bidali zuen. Orain fiskaltzak bere aurkako 35 urteko espetxe zigorra igorri du. Jokinen kasuan kalte materialak eragitea, talde armatuko kidea izatea eta material eztandagarria izatea egotzita epaituko dute.

Estatuak auzitegi nazionala darabil gazteria independentista kriminalizatu eta zigortzeko, berauen aurka mendekuzko zigor basatiak inposatuz. Kasu hauek adibide batzuk besterik ez dira gazte idependentistek pairatzen duten errepresio basatian.

Badira hamarnaka gazte gasteiztar, eta ehundaka euskal herritar, beraien militantziagatik atxilotu, torturatu eta gartzeleratu dituztenak.

Gaur, Gasteizen, 400 pertsonako mobilizazio bat burutu dugu ertzaintzaren jasarpen pean. Ertzaintzak, mobilizazioa hasi aurretik estatuaren eta auzitegi nazionalaren aurkako oihuak burutu ezkero mobilizazioaren aurka ekingo zutela mehatxatu gaitu. Poliziaren hiru furgoneta agertu dira Andra Mari Txuriaren enparantzan, hoietako bi "indar berezienak". Hala ere ez gara kikildu eta gazteriaren aurkako kriminalizazioa eta errepresioa salatu dugu gasteizko kaleetan.

Ez gaituzte errepresioarekin eta mehatxuekin geldituko eta Euskal Herriak benetako egoera demokratiko bat eskuratu eta auzitegi nazionala desagertu harte lanean jarraituko dugu.

ERTZAINTZAREN JARRERAREN SALAKETA

euskalherria.info
Urtarrilak 27ko greba orokorrean gertatutakoaren aurrean, greba deialdia egin genuen sindikatuok (ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE) eta atxikitu zen ESK-k zera adierazi nahi dugu:

Lehenengo eta behin, Lakuaren jarrera salatu nahi dugu, baliabide legalen gehiegizko erabilpena egin duelako greba eskubidea oztopatzeko, gehiegizko zerbitzu minimoak ezarriz, sindikatuoi karta bidez grebako pikete informatiboak ahalik eta gehien mugatu eta murriztuz, eta beraien aginduen kontra doan edozeren aurka Ertzaintzak jardungo zuela mehatxatuz... Gatazkan dauden eskubideak (lan egiteko eta ezinbesteko zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea, greba eskubidearekin) orekatu beharrean, beraien botere guztia erabili dute, greba eskubidea defendatzearen aldekoen kontra.

Lakuak agindutakoarekin bat, Ertzaintzak ez zituen eskubideak bakarrik zapaldu. Jendearen defentsan jardun beharrean, "kontrapikete" bat izan ziren momentu denean. Poliziaren presentzia itogarria izan zen, eta informatzeko eskubidea mugatzen jardun zuten uneoro, piketeak mehatxatu zituzten behin eta berriro: semaforoak gorrian pasatzearren; bidea ez zen momentu baten ere ez okupatu eta zuzenean informazioa emateko denbora murrizten zuten, kasu batzuetan langileak bultzatuz, Ertzaintzaren arabera piketekoekin denbora gehiegiz hitz egiten zutelako. Enpresetara era baketsu eta informatiboan sartzen ziren piketekoen aurka ere kargatu zuten.

Info gehiago: http://euskalherria.info/?q=node/13413

sábado, 29 de enero de 2011

7 KATU GAZTETXEAREN 4. URTEURRENA

 7 katu Gaztetxea
ASTEBURU HONETAN..........

DENOK 7 KATU GAZTETXEAREN 4. URTEURRENA OSPATZERA!!!!!
OSTIRALA 28 

17:00 Gazte Gymkhana. Gazteen arteko jolas dinamikoak
19:00 Street DJ kalejira poteo jaima WIKI-WIKI selecta. Alde zaharretik zehar Dj mugikorra
21:00: KONTZERTUAK:



LARUNBATA 29

11:30 Ume jolasak, plaza berrian 
13:00 Solokoetxeko eskaileren I. igoera eta jeitsiera (behean informazio gehiago ) 
15:00 Bazkari herrikoia 
18:00 Euskotxarangabomboklap, fest!. Alde zaharra zarataz beteko duen kalejira21:00 KONTZERTUAK:
  • Salbuespunk (Barakaldo, "kaxianotik eskorbutora" folk-rocka eta fusioa): www.myspace.com/salbuespunk
  • Txiri Txorra (musika eta jolasak nahasten dituen Bilbotar taldea)

IGANDEA 30

18:00 BERTSO SAIOA. Bertsolariak: 
  • Miren Amuriza
  • Oihana Bartra
  • Jone Uria
  • Julio Soto 
LARUNBATEAN 13:00ETAN ANIMATU ESKAILERA IGOTZE TXAPELKETAN PARTE HARTZERA!!!!(kartela erantsita dago)

miércoles, 26 de enero de 2011

Lagun bat atxilotu dute Karrantzan, 2006an Artzentalesen lehergailu bat jarri zuelakoan

Ertzaintzak Jordi Grau Año (32 urte) atzeman du bart gauean Karrantzan, 2006an Artzentalesen BBKren egoitzaren aurka etxean egindako lehergailu bat jarri zuela egotzita. Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Ertzaintzak elkarlanean egin dute atxiloketa, eta Karrantzako hainbat lokal miatzen ari dira orain poliziak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Grau Auzitegi Nazionalaren esku ipiniko dute, "terrorismo" delitua leporatuta.

Mendekuan oinarrituriko espetxe zigorrak jartzen ari direla salatu dute Gasteizen

-Condenas de venganza:

*Ekaitz Sanmaniego y Adrian Donnay. Juicio el 27 de Diciembre en la audiencia nacional española. Petición fiscal 14 años.

*Jokin Zerain. Juicio sin fecha. Petición fiscal 35 años.

*Txime. Sentencia de la AN 14 años. A la espera de recurso.

-Ultimas detenciones de Jóvenes independentistas y Listas negras.

*Ultimas operaciones policiales contra Jóvenes independentistas y denuncia de torturas desde 2007.

*7 operaciones policiales.

*31 encausados/as.

*10 denuncias de torturas.

*Posibles detenciones a raíz de los nombres sacados mediante torturas a jóvenes detenidos.

IRAKURKETA

UTZI GAZTERIA INDEPENDENTISTA BAKEAN!!

En los últimos tiempos la juventud independentista vasca esta siendo perseguida y criminalizada por parte de los aparatos represivos de los estados español y francés.

Muchos y muchas jóvenes independentistas vascas están siendo detenidas y en muchos casos torturadas y encarceladas por el mero hecho de sensibilizarse por la problemática juvenil.

Esta persecución contra la juventud nos deja en Gasteiz un panorama bastante desolador, ya que en los últimos tiempos han sido decenas de jóvenes gasteiztarras detenidas, incomunicadas y torturadas así como encarceladas.

El estado español mediante la audiencia nacional española encarcela a estos jóvenes utilizando como prueba principal los informes policiales. Informes en los cuales la mayoría de las veces incluso no hay delito alguno pero sin embargo sirven para encarcelarlos bajo el argumento de pertenencia a SEGI. A esto hay que sumarle el poco rigor con el que diversos medios de comunicación tratan estas noticias, sin contraste alguno de la información y enterrando la presunción de inocencia.

Cabe recordar que la organización juvenil SEGI fue declarada ilegal en un juicio bastante polémico celebrado en la audiencia nacional española y bajo la teoría de que todo es ETA. Una vez esta organización fue declarada ilegal empezó la caza de brujas contra jóvenes independentistas. Macro-redadas y detenciones masivas de jóvenes siempre mediante un mismo patrón pertenecer a SEGI.

Cuando estos jóvenes son juzgados en la audiencia nacional española se encuentran bajo una total indefensión, ya que este tribunal especial esta creado principalmente para casos de terrorismo. Por lo que han de enfrentarse a penas que suelen ser desmesuradas. Sin olvidar la falta de imparcialidad que distingue a este tribunal especial.

Por ello desde el movimiento pro-amnistía queremos denunciar:

*Que toda esta criminalización y persecución contra la juventud independentista ha llevado ha encarcelar a varios jóvenes gasteiztarras por desarrollar una labor política y social.

*Que varios jóvenes han denunciado torturas por parte de los cuerpos policiales, y que a raíz de ello varios nombres mas han salido en las declaraciones policiales, por lo que tememos que puedan ser detenidos.

*Que en estos últimos meses varios jóvenes gasteiztarras han sido o van a ser juzgados en la audiencia nacional española. En octubre la audiencia nacional condeno al joven gasteiztarra Oier Urrutia a 14 años de prisión. Este jueves 27 de enero los gasteiztarras Ekaitz Sanmaniego y Adrian Donay serán juzgados en la audiencia nacional, enfrentándose a una pena de 14 años. También hemos conocido la petición fiscal de 35 años para el joven gasteiztarra Jokin Zerain.

Por ultimo queremos hacer un llamamiento a los y las gasteiztarras a participar en la manifestación que el próximo sábado 29 de enero a las 7 de la tarde desde la Virgen Blanca denunciara todos estos casos y en particular el juicio contra nuestros vecinos Adrian y Ekaitz.


UTZI GAZTERIA INDEPENDENTISTA BAKEAN!!

NO A LAS CONDENAS DE VENGANZA!!!

AUDIENCIA NACIONAL STOP!!

lunes, 24 de enero de 2011

El fiscal pide 14 años para dos acusados de atacar una parada del tranvía de Vitoria

Los jovenes de Gasteiz E.S. y A.D. se enfrentan el jueves en la Audiencia Nacional a una petición del fiscal de 14 años de cárcel cada uno por integración en ETA y por un ataque con cócteles molotov contra una parada de tranvía de Vitoria, en septiembre de 2009. La Fiscalía reclamará además en el juicio que ambos sean condenados a indemnizar conjuntamente a Eusko Trenbideak con 54.140,44 euros por los daños causados en ese ataque.

Elkartasun antifaxista!
Utzi Gasteizko gazteria bakean!

domingo, 23 de enero de 2011

NUEVA MUERTE EN NANCLARES

Salhaketa.org
La cárcel de Nanclares registra su primera víctima mortal nada más comenzar el presente año 2011. Una personas presa, varón, bizkaino, de tan solo 30 años de edad, falleció el 31 de diciembre en el Hospital de Txagorritxu. Estaba preso en el Centro Penitenciario de Nanclares de la Oca y al parecer, según la información facilitada por algunos de sus compañeros que tienen intención de dirigir un escrito de denuncia al Ararteko el preso fallecido se encontraba muy mal de salud y llevaba 4 días solicitando su salida al hospital sin ser atendida su petición. Precisamente la queja de sus compañeros parece ser por la tardanza en dar respuesta ante la gravedad de su estado de salud de su compañero que finalmente acabó muriendo.

Este hecho luctuoso representa una nueva crónica de muertes anunciadas en las cárceles tal y como hemos venido denunciado. No podemos olvidar que tenemos constancia de la existencia de más de 30 personas muertas durante los tres últimos años en los centros penitenciarios ubicados en la Comunidad Autónoma Vasca y Navarra o con residencia administrativa en la CAPV muertas en otras prisiones del sistema penitenciario español.

CNTk bat egiten du ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUk urtarrilaren 27ko Greba Orokorraren deialdiarekin.

CNTk bat egiten du ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUk urtarrilaren 27ko Greba Orokorraren deialdiarekin.

Erretreta adinaren atzerapenak eta pentsioen erreformak Greba Orokorraren deialdia erabat justifikatzen badu ere, gure ustez bai Patronalaren aldetik, bai edozein Gobernuaren aurrean eta beraien “Lan Erreformaren” dekretuen bidez gure lan eskubideen zapalkuntzaren aurrean, Langile mugimenduaren tresnarik indartsuena den Grebaren erabilpenari buruz gogoeta bat eskatzen dugu.

Langile guztiei Greba Orokor honetan parte hartzeko dei egiten diegu baita protesta ekintzetan oro har ere.

U-27ko DEIALDIAK GASTEIZEN

EGUERDIKO MANIFESTAZIO ETA ZUTABEAK

Ordutegi eta lekuak:

•GASTEIZ. 9:00etan zutabeak Corte Inglés, Europa eta Bulebarretik. 12:00etan manifestazioa Bilbo plazatik Andra Mari zurira.

ARRATSALDEKO MANIFESTAZIOAK
Ordutegi eta lekuak:

ARABA

•Gasteiz. Manifestazioa 19:00etan

•Laudio. Manifestazioa 18:00etan Herriko plazan.

viernes, 21 de enero de 2011

Miguel Angel espetxera bidali dute eta Edurne, Oihana eta Koldo baldintzapean aterako dira

askatu.org
Oihana libre atera da eta fiskalak 35.000 eta 20.000 euroko bermea eskatu du Edurne eta Koldorentzat. Tratua zuzena izan dela azaldu dute lauek.

Oihanak sinatzera joan beharko du bi astean behin.

Autoan mehatxu batzuk jaso dituzten arrean komisaldegiko tratua zuzena eta lasaia izan dela esan dute. Lau atxilotu hauek ez dute egin deklarazio polizialik eta judizialik. Arratsaldean Guardia Zibilak atxiloturikoetako bi eramango dituzte epailearen aurrera, eta bihar beste lauak.

Torturak ekiditeko neurriak hartzeari uko egin dio Marlaska epaileak:

Nafarroan atxiloturiko hamar lagunen abokatuek Habeas Corpusa eskatu zuten, atxilotuak berehala epailearen aurrera pasatzea hain zuzen ere. Entzutegi nazionalak ukatu egin du eskaera hori. Inkomunikazio aldian atxilotuak torturatuak izan daitezen ekiditeko protokoloa ere eskatu du defentsak, eta hau ere atzera bota dute.

3 neurri eskatu dira zehazki:

- Atxiloketa aldian konfiantzako medikuaren bisitak izatea.

- Atxiloketa une guztia bideo kamaraz grabatua izatea.

- Bere senideek atxilotua non dagoen eta nola dagoen jakin dezatela.

Atxilotuak inkomunikatuak aurkitzen dira eta ez dago beraien egoeraren inolako berririk. Ertzaintzak Andoainen atxilotu zuen gaztea ere inkomunikatua aurkitzen da. Senideei telefono bat eman
zitzaien asistentziarako eta bertan esan diete medikuak ikusi duela eta ondo dagoela. Honi ere torturak ekiditeko neurriak ukatu dizkiete.

jueves, 20 de enero de 2011

Gernikako akordioko sinatzaileok «Bake bidean aterabide demokratikoak orain, atxiloketa gehiagorik ez» lelopean manifestazio nazionala deitu dugu larunbat honetarako

Halaber, ostegunean, urtarrilak 20, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eguerdiko 12´30etan Gernikako Akordioan bildutako eragileen ordezkaritza bana Estatu Ordezkaritzara joango da bertako arduradun nagusiari atxilotutakoak lehenbailehen inkomunikazio egoera bertan behera uzteko eta askatzeko eskatuz. Herritar guztiei arratsaldeko 7´30etan herri guztietan ohiko tokietan egingo ditugun elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten diegu. Hiriburuetan elkarretaratzeak honako tokietan izango dira: Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan, Donostian Bulebarrean, Bilbon Arriaga antzokiaren aurrean eta Iruñean Gaztelu plazan.

Gernikako akordioko sinatzaileok adostutako irakurketa:

GERNIKAKO AKORDIOA IZENPETUTAKO ERAGILE POLITIKO, SINDIKAL ETA SOZIALEK ATZOKO ATXILOKETAK SALATUZ LARUNBAT HONETARAKO NAZIO MANIFESTAZIOA DEITZEN DUTE.

Lehenengoz eta behin, Gernikako AKordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok atzo goizean ezagutu ditugun atxiloketak salatu nahi ditugu. Nafarroako jendarte esparru desberdinetako jarduera politiko ezagunean aritzen diren herritarrak bortizki atxilo hartu eta beraien etxeetatik eraman dituzte. Berriro ere euskal herritarrek arrazoi politiko hutsei erantzuten dien jazarpenaren ondorio larriak nozitu egin dituzte.

Gaur egun ETA erakunde armatuak urtarrilaren 10ean ezagutarazitako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren ondoren Estatuak ere urratsak eman behar ditu, Euskal Herria bake eta normalkuntza politikorantz egiten ari den bidean oztopoak jarri beharrean. Are gehiago, gure ustez, atzo goizean euskal herritarren aurkako sarekada berri honek Euskal Herrian dagoeneko abian dagoen prozesu demokratikoa oztopatzea eta galaraztea helburu du.

Info. gehiago: http://www.etxerat.info/albisteak.php?id_saila=7&id_edukia=1370&lang=eu

miércoles, 19 de enero de 2011

Mision cumplida... La tortura esta bien vista en el Estado totalitario español.

Futuros agentes de la 'ley y el orden' dan como bueno el uso de la tortura.
40 años de franquismo y 35 años de seudo democracia han hecho su trabajo

Gero ta gehiago gara... Urtarrilak 27 greba orokorra!! / Cada vez somos mas... El 27 de enero huelga general!!

 Urtarrilak 27an Greba Orokorra! Hegoalde
ELA, LAB, EHNE, HIRU y STEE convocan huelga general en Hegoalde para el 27 de enero contra la reforma de las pensiones, contra la reforma laboral y las politicas neoliberales del Gobierno español.

Esta convocatoria ha sido anunciada en la asamblea de delegados celebrada por estos sindicatos en Iruña, en la que han participado el secretario general de ELA, Adolfo Muñoz, y la de LAB, Ainhoa Etxaide.

"No hay otra alternativa" que convocar una huelga general "para defender lo que nuestros aitas con sus luchas han hecho para que tengamos estos derechos".

 
CGT chama à unidade sindical de classe e apoia Greve Geral a 27 de janeiro

Nom a reforma das pensons. Galiza Ceibe Poder Popular !!

Vigo * Rep Galiza
Para o 27 temos nova convocatória de greve geral, a CIG já se decidiu agora falta que CCOO e UGT fagam o que tem que fazer um sindicato frente aos recortes laborais do governo de ZP, que já apenas se diferéncia do PP. Agora a ideia é que nom temos para penssons mais há constantes artigos de Vicenç Navarro desmentindo os argumento do P$E e os seus neoliberais.. Para governar a favor dos bancos e contra a gente era-lhes melhor demitir.

NÓS-UP e BRIGA chamam secundar greve geral contra a reforma do sistema de pensons...

Info. gehiago: http://primeiralinha.org/home/?p=9632

Convocada Huelga General en Catalunya

La Haine - Barcelona * Paisos Catalans
[Cas/Cat] CGT, CNT, Solidaritat Obrera y COS, entregaron el documento convocando Huelga General en Catalunya para el próximo 27 de enero...
Info. gehiago: http://www.lahaine.org/index.php?p=50604


martes, 18 de enero de 2011

AHTren aurkako ekintzak

Gasteizko AHT gelditu! Elkarlanak kanpaina berri bat jarri du abian, helburua hainbat gauza salatzea da: alde batetik Abiadura Handiko Trena eraikitzeak gure hirian kalte handiak eragingo dituela, eta bestetik proiektu hau gauzatzea inposaketa bat dela.

Beraz, Arriagako bizilagunek datorren otsailaren 20an intermodalaren eta ohiko zein abiadura handiko trenen lurperatzearen inguruan burutuko duten herri galdeketaren karira, AHT gelditu! Elkarlanatik honako a dierazi nahi dugu:

•Azpiegitura hau Arriaga parkean egiteak azalpen bakarra dauka: Abiadura Handiko megaproiektu honek hala eskatzen du, Gasteizen ez dago beste aukerarik.

•AHTa eraikitzeak hainbat ondorio ekar diezazkioke Gasteizi, eta bereziki Arriaga auzoan, metaforikoki parkeko zuhaitz eta berdeguneen suntsiketarekin lotuz, honek kezka handia sortu du.

•hitza herriari ematea helburu duen edozein egitasmori gure babesa eskainiko diogu, beste behin ere herri honetako biztanleen zilegitasuna gutxi batzuen inposaketaren gainetik lehenetsi eta aldarrikatuz.

Eraikuntza lanek Arriaga bezalako auzo bat txikitu egin dezakete. Horregatik, megaproiektu honek ekarriko dituen benetako ondorioez informatzeko asmoz, eta datorren otsailaren 20an burutuk oden herri galdeketari begira, AHT gelditu! Elkarlanak honako plangintza ezagutzera eman nahi dugu:

-Konferentzia datorren ostegunean, urtarrilak 20.

•Aramaio inguruko AHTaren lanetara mendi martxa bat, herriko gazte asanbladaren laguntzarekin, auzotarrei lanok zer suposatzen dieten gertutik ezagutzeko, otsailaren 12ean.

•Jaialdi herrikoia Gasteizko Gaztetxean otsailaren 12an, AHTaren aurkako eguna otsailaren 20ko herri galdeketari begira, haurrentzako jolasak, kale animazioa, bazkari herrikoia, kontzertuak… izango da.

•informazio guneak Arriagako auzokideei nahia dina informazio helarazteko.

Abiadura Handiko Trena eraikitzeak suposatzen duen inposaketa bertan behera uzteko exijitu nahi die AHT gelditu! Elkarlanak Euskal Herriko instituzioei. Gero eztabaidari bide emateko, hala herri hau osatzen dugun pertsonok izango gara gure etorkizuna erabakiko dugunak. Zentzu honetan, Arriagako herri galdeketa asetzen ez den megaproiektu honen errailetan jarriko dugun lehen harria izango da.

Bukatzeko, Gasteizko jendartea AHTarekiko aurkakotasuna adieraztera gonbidatu nahi dugu, eta bereziki Arriagako auzokideak otsailaren 20ko herri galdeketa probestuz.

Gasteizen 2011ko urtarrilan.

Irailetik honako operazio eta atxiloketak

askatu.org

2010eko irailetik gaur arteko operazioak eta atxiloketak:

POLIZIA OPERAZIOAK: 9

POLIZIA OPERAZIOETAN ATXILOTUAK: 57

ERTZAINTZAK ATXILOTUAK ADN-ei LOTURIK: 5

EUROAGINDUEI LOTURIKO ATXILOKETAK: 3

GUZTIRA ATXILOTUAK: 74

TORTURA SALAKETAK: 32