lunes, 3 de diciembre de 2012

Errotako Gazte Asanbladak okupazioaren aldeko jaialdia ospatuko du Sorginak tabernan

Errotako Gazte Asanblada

Errotako Gazte Asanbladaren oharra

Errotako gazte asanbladako kideok, hainbat gazterekin batera, Otsailaren 25ean Gasteizko Errota auzoko zaldiaran plazan aurkitzen den lokal bat okupatu genuen. Hamarnaka gazte bildu ginen plazan eta behin lokala okupatuta, prestatuta genuen okupazio jaialdiari hasiera eman genion. Oka jolasarekin hasi genuen eguna eta auzokideekin dinamika bera konpartitzen hasi ginen. Handik ordu erdira polizia autonomikoa eta lokalaren jabeak gerturatu ziren. Beraiekin negoziatzen saiatu ginen eta horretarako asanbladako bi kide identifikatu ziren. Jabeek ez zuten negoziatu nahi izan eta lokaletik bota gintuzten. Jabeekin hitz egin eta gero, argi geratu zitzaigun espekulatzaile hutsak besterik ez zirela eta nahiago zutela lokal bat hutsik utzi auzoko gazteek bertan hainbat dinamika burutzea baino.
Identifikatu zituzten bi kideei, fiskalak 4.600 euro-ko eskaera egin die ( 1.800 bakoitzari usurpazio delitu bat leporatuta, eta 500 bakoitzari, kontzentrazio ilegalagatik).
Isunei aurre egiteko, ABENDUAREN 8AN SORGINAKen antolatuko dugun jaialdian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!!!
Argi daukagu auzoan espazio aske eta autogestionatu bat beharrezkoa dugula. Horregatik, auzoan gazte lokal baten alde borrokan jarraituko dugu!!!
Milaka etxe eta lokal hutsik badaude eta Udaletxeak ez badigu inolako laguntzarik ematen, zergatik ezingo ditugu erabili? Okupatuz espazio huts ilun horiek mila kolorez, mila ametsez bete nahi ditugu! Amets bakoitza, egia bihurtuz!
OKUPAZIOA AURRERA!!!
ERROTAN GAZTE LOKALA BEHAR DUGU!!!!