lunes, 3 de diciembre de 2012

Abenduaren 5ean 18:00etan...

gazteiraultza.info
Martxoko Iraultzatik Gazte Blokera... milaka esperientzia bizi genituen eta iraultzaren zapore goxoa probatzeko aukera izan genuen, elkar ezagutu ginen eta dena emateko prest gaudela erakutsi genuen. 

Gero ordea udak eragin zuen eten bat gure agendan eta orain arte egindakoaz hausnartzeko denbora izan genuen. Kurtsoa indartsu hasi zen eta 3 greba ezberdinekin aurkitu izan ginen. Greba horietan argi geratu zen, Martxoko iraultzaren izaera eta nortasuna ezinbestekoa dela iraultzari heltzeko, irakaspen handi

 bat ikasi genuelarik. Laboak abestu zuen bezala “denak hala inor ez , dena ala ezer ez, bakarka ezin da fusilak ala kateak…”

Gure helburua beraz, denon artean sortu dugun mugimenduaren norabidea eta antolatzeko eredua zehaztea da. Orain, bizi ditugun garai latz hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa eta premiazkoagoa baita antolakuntza eta borroka. Horregatik egoera nazkante honi erantzuteko eta 2013a urte ahaztezina izateko GAZTE MUGIMENDUA artikulatzeko berebiziko garrantzia daukan ASANBLADA OROKOR hau deitzea premiazkoa zela uste izan dugu gazte mugimenduko zenbait kideok.

Horregatik ABENDUAREN 5ean 18:00etan GASTEIZKO GAZTETXEAN ASANBLADA OROKORRA ospatuko da, egungo egoera sozialari gogor erantzuteko asmoarekin.

BORROKA BIDE BAKARRA DELAKO!
GAZTE ALTZA HASI DA IRAULTZA!!!!

ZABALDU MEZUA ETA GOAZEN BARRIKADETARA!!