miércoles, 24 de octubre de 2012

GASTEIZKO ZUKGUAK

 
Komunikabideetan, publizitatean, kalean, instituzioetan… uneoro entzuten dugu nolakoak garen eta nolakoak izan beharko ginatekeen gazteak, baina guri buruz hizketan ahoa betetzen zaien hoiek inoiz ez dira, segundu batez ere, gure iritzia zein den galdetzeaz arduratu.
Honela, gure orainaren eta etorkizunaren inguruko erabakiak guri kontsultatu gabe eta gu kontutan hartu gabe hartzen dituzte.
Egun Euskal Herrian eta munduan bizi dugun momento politiko eta ekonomiko erabakigarrian erabaki horiek biderkatu eta gazteriaren interesen kontra nola hartzen diren ikusten dugu egunero (Bologna prozesua, lan kontratuen prekarizazioa, laguntza sozialen murrizketa, aisialdiaren merkantilizazioa, errepresioaren legeztatzea, gazte mugimenduaren kriminalizazioa…)
Gainera Euskal Herrian gatazkaren konponbiderako pausuak ematen eta autodeterminazio eskubidearen alde jendartearen gehiengo zabal bat lerrokatzen den bitartean, Frantziar zein Espainiar estatuek gudara kondenatu nahi gaituzte, Euskal Herrian gertatzen denari entzungor eginez.
Horregatik hasi gara independentzia eta sozialismoraino eramango gaituen bide honetan bidelagun ezinbestekoa izango dugun Gazte Antolakunde berria sortzen.
Pertsona askez osaturiko herri askean sinisten dugulako eta helburu honetara ailegatzeko borrokarako prest gaudelako.
Euskal gazteria euren mesedetan esprimitzen jarraitu nahi dutunen aurrean, atera diezaiogun zukua gure buruei!
Animatu, Gasteizen ere, auzoz auzo, planteatuko diren asanbladetara etortzen! Eztabaidatu, zure iritzia eman,  PARTE HARTU!!
Aukeratu zure zukgua eta on egin!
Aranbizkarra                          Arriaga
Judimendi                               Txagorritxu
 Errota                                    Adurtza
 Alde Zaharra                         Zaramaga
Gasteiz                              

ATERA ZUKGUA GASTEIZI!!!