lunes, 13 de agosto de 2012

420 preso politiko borrokaldian daude Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko

naiz.info
Etxeratek eman dituen azken datuen arabera, 420 dira Iosu Uribetxeberria larriki gaixo dagoen presoaren askatasuna eskatzeko borrokaldiak burutzen ari diren preso politikoak.


51 espetxetan banatutako 420 preso politiko inguru borrokaldian daude Etxeraten azken datuen arabera egoera larrian aurkitzen den Iosu Uribetxeberriaren egoera salatu eta haren berehalako askatasuna eskatzeko.
Horietatik gehinenak gose greba mugagabeari ekin diotela azaldu du presoen senideen elkarteak. Hala ere, bestelako ekimenak ere ari dira egiten Etxeraten arabera, itxialdi, elkarretaratze eta baraualdi txandakatuak tarteko.
Bestalde, Herrira mugimenduak Uribetxeberriaren aldeko ekimenekin jarraituko duela adierazi du. Modu horretan, bihartik aurrera egunero mobilizatuko dira Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñean.
Sinn Fein alderdiak ere bere elkartasuna adierazi dio preso arrasatearrari.