jueves, 12 de julio de 2012

Zuiako hirugarren Gazte Eguna ospatuko dute larunbat honetan

Zuiako Gazte Asanblada
Zuiako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu dute larunbat honetarako Murgian, uztailak 14. Hirugarren edizioa izango da eta ekimen desberdinak betetzen dute egitaraua: 10:30etan mendi martxa batekin hasiko da eguna, eta indarrak berreskuratzeko, bertso poteoa eta bazkari herrikoia izango dira martxa behin amaituta. Arratsaldean mus eta futbolin txapelketak burutuko dira eta 19:00etan kalejira eta ekitaldiari ekingo diete. Amaitzeko, talde desberdinen kontzertuak izango dira gauean: Stupenda Jones, Bad Sound System eta Distorsión Tóxica