miércoles, 18 de julio de 2012

Kronika: Kandela Gaua Zaballan

Herrira mugimendua

Arabako espetxe berriaren aurrean hasi da pixkanaka jendea batzen. 200 lagun inguru daude une honetan eta ekitaldia hastera doa.
Egitarau zabala izango da gaur gauean,eta bihar, eguerdiko 11:00etan elkarretaratzea burutuko da hainbat eragileren parte hartzearekin.


21:00ak aldera hasi da kandela gaua Arabako kartzela aurrean. Kantua, bertso musikatua eta antzerkia izan dira taula gainean. Mikrofonoak zabaldu direnean, partaideek Txus Martini elkartasun mezuak bidali dizkiote.
Gauerdian ehunaka pertsona kandelak eskuan harturik kartzelako hesietaraino oinez gerturatu dira, kantatuz eta Txusen, bai eta gainontzeko gaixorik diren presoen askatasuna eskatuz.
Bihar goizeko 11:00etan izango da amaiera ekitaldia eta kontzentrazioa.


Goizeko elkarretaratzean eragile ugarik parte hartu zuten, alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialetako ordezkariak bertan izan zelarik.
Manu Ugartemendia eta Ane Zelaiak hitz egin zuten, gobernuari jarrera aldaketa eskatu ziotelarik.