jueves, 5 de julio de 2012

Gasteizko txosnak 2012


Gasteizko Txosna batzordea

TXOSNA BATZORDEAREN PRENTSAURREKOA ETA EGITARAUA

Egunon eta mila esker etorritako guztiei
Gasteizko jaiak hasteko aste batzuk baino ez dira falta. Hori dela eta, Txosnen Batzordeak prentsa agerraldi honen bidez gasteiztarrei gure proposamena aurkeztu nahi diegu.
Aurtengo Gasteizko Jaiak Abuztuaren 3an (ostiralean) hasiko dira. Egun horretan Txosnen Inaugurazioa ospatuko dugu eta Gasteiztar zein kanpotar guztiak animatu nahi ditugu gurekin batera Jai Hasiera Mundial hau gurekin partekatzera.
Egun horretan bertan, urtez-urte Gasteizko Txosnek banatzen dugun TXOSNISARIA 2012, banatuko dugu. Duela gutxi utzi gaituen eta hainbeste urtez Errepresaliatuekiko elkartasunaren emakumezko ikur izan denari ematea erabaki dugu: BLANKI ANTEPARAri. Bizitza oso batez erakutsi duen duintasuna eta koherentziagatik, injustiziaren kontra lan egiteko izan duen grinagatik eta altueraz txiki izan arren erakutsi duen bihotz erraldoiagatik.
Gaur egun, “Gasteizko Txosnak” 12 Kolektiboz osatzen da, 6 txosna, hiru karpa bikoitz eta karpa komun batean banaturik. 2012 honetan, talde berri bati eta era berean Arabako lurralde osoari eragiten dion aldarrikapen berri bati ongi etorria eman diogu: FRACKING EZ ARABA plataformari, hain zuzen ere.
Gure betiko izaerari jarraituz, jai eredu partehartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egiten dugu.
Zentzu honetan, eraso sexistei eman beharreko erantzuna, gaitzespena eta berdintasunezko harremanen aldeko apostua egin nahi dugu. Emakume guztioi eraso hauen aurrean autodefentsarako deialdia egiten diegu,eta oro har, jendarte osoari jai gunean izan daitekeen edozein erasoren aurrean batera erantzuteko.Honekin erasotzaileei mezu bat helarazi nahi diegu: ez dira ongi etorriak txosnen gunera eta edozein erasoen aurrean txosna batzorde osoa aurrean izango dute gunetik kanporatzeko.
Ekosistemari begirunea eta garapen solidarioa. Aurten,iaz bezala txosna gune osoan bakarrik egongo dira edalontzi berrerabilgarri eta birziklagarriak.
Euskaraz bizi nahi ditugu jaiak. Euskaldun guztioi euskaraz egiteko deia egiten dizuegu eta bereziki euskaraz ikasten ari direnei euskaraz beldurrik eta konplexurik gabe hitz egiteko. Horretarako iaz bezala txosnetan eskatzeko zein ligatzeko euskarazko esaldiak biltzen dituen liburuxka banatuko dugu txosnetan.

 PROGRAMA

Aurten ere, murrizketak murrizketa, programa zabala aurkezten saiatu gara musika estilo eta ibilbide ezberdinetako taldeak ekartzen saiatuz (ezagunak eta ezezagunak). Honek ahalegin ikaragarria eskatzen gure aurrekontua eta gaur egun talde asko eta askok eskatzen duten diru kopurua ez baitatoz bat eta horretan Udalaren aurrekontuarekin ez dago lehiatzerik. Honegatik eta Txosnak antolatzen ditugun kolektiboen izaera herrikoiagatik programa komentatu aurretik kontzertuetara etorriko diren guztioi botelloia ez egiteko eta txosnetan kontsumitzeko deia egiten diegu.
Aurtengo programa:
Abuztuak 3, ostirala:
Ikasle Eguna. Inaugurazio kalejira eta gauean Kokein eta Zea Mays.
Abuztuak 4, larunbata:
Akerbeltz.
Abuztuak 5, igandea:
Amnistiaren eguna. Herri bazkaria landatxon, manifestazioa Andra mari zuritik txosna gunera eta gauean Sumision City Blues, Capsula eta Muturbeltz.
Abuztuak 6, astelehena:
Entxosnazio eguna.
Egun honi aipamen berezia egin nahi diogu, batetik txosnen eguna delako eta antolatu dugun egitarau zabala nabarmenduz eta bestetik aurten jaietako eguneroko bertso saioetako bat Txosna gunean izango delako eta ez Aiotz plazan. Hau Arabako Bertsozale Elkartearekin batera adostua izan da, jasandako diru laguntzak salatzu asmoz.
13:30
Bertso saioa (Sebastian Lizaso, Julen Zulaika, Fredi Paia, Rubén Sanchez) , bazkari herrikoi ekologikoa, dantza plaza, umeentzako puzgarriak, mus txapelketaren hasiera.
Gauez Itziarren semeak, Obrint Pas eta DJ Al Khachouff + Aparraren jaia (bitsa jaia) + zezen mekanikoa.
Abuztuak 7, asteartea:
Gazte eguna. Rockaina, Lendakaris Muertos eta aurreko urtean oso erantzun ona izan zuen Karaokea.
Abuztuak 8, asteazkena:
Bad Manners, Makala DJ eta DJ Loro & Stepi.
Abuztuak 9, osteguna:
Fuel Fandango eta Anai arrebak.
Informazio guztia, gure web orrian: www.gasteizkotxosnak.org