jueves, 5 de julio de 2012

Aitor Ligüerzanak jasandako erasoa salatzeko mobilizaziora deitu du Herrirak

Herrira mugimendua
Pasa den ostegunean Aitor Ligüerzana preso gasteiztarra erasotu zuen preso sozial batek. Duela hilabete bat trasladatu zutela Alakanteko Foncalent espetxera; bertan izan du lekuko erasoak. Horrelako erasoak ekiditeko bildu izan dira zuzendariarekin, baina aurrekoak ez du kasurik egin.
Aitor Ligüerzanak eta beste preso askok jasandako erasoak salatzeko mobilizaziora deitu du Herrirak. Kontzentrazioa ostegun honetan arratsaldeko 20:00etan Andra Mari Zuriaren enparantzan izango da.