viernes, 8 de junio de 2012

Txagorritxu auzoko jaiak ospatuko dira asteburu honetan


gazteiraultza.info
Udarekin batera auzo eta herrietako jai desberdinak hasten dira, urtero legez. Gasteizen, pasa den asteburuan Aranako jaiak izan genituen, eta asteburu honetan Txagorritxuren txanda da. Ostiralean hasiko dira: 17:00etan umeen txokoa egongo da, eta ordu bete geroago Txagorri maskota jaitsiko da. Gauean Comando Gazalbide, Garraxika, Liskarra eta Egarriz taldeak joko dute.
Larunbatean 10:00etan hasten da egitaraua, futbol eta saskibaloi txapelketarekin. 12:30etan trikipoteoa hasiko da eta ondoren bazkari herrikoia egingo da. Bazkalostean, Bertso-Hop egongo da, eta ordu berean Mus txapelketa Laberinto tabernan hasiko da. 19:00 Soul Flavas breakdance erakustaldia egingo da eta gauean Eutsiz, Psikotropik, Alikates eta Musikberbenaren txanda izango da antzeztokian.