miércoles, 13 de junio de 2012

Fracking Ez Arabak lurrazpiko aldarrikapena burutu du



Fracking ez Araba plataforma

Ekainak 9an, Fracking Ez Arabako kideek lurrazpiko aldarrikapena burutu zuten. Bi zutabe irten ziren Subijanako akuiferorako norabidean: bata Ginea herritik Arkamo mendizerrarako norabidearekin eta bestea Arrianotik Kuartango bailararako norabidean. Kobazuloaren sarreran batu ziren sei ordu inguruko ekimenarako prestatzeko.
   Akuiferora jeitsita, txalupa batean igo eta pankarta batzuk erakutsi zituzten erreserba horren defentsan, frackingaren proiektuarekin kutsatzeko arriskuan egon daitekeena eta Urrunagako eduki osoaren bolumena duena. Era berean, bertako ura edan zuten horren garrantzia aldarrikatuz.
   Ostean, Arkamo mendizerratik bueltatuz, Barronen parrillada batekin bukatu zuten eguna.