domingo, 27 de mayo de 2012

Ekainak 16 Irola Irratiaren eguna!!

Urruti dugu jada 1987ko urte hura, gazte talde batek Iralako auzo
elkartearekin batera Irola Irratia 107.5fm proiektua martxan jarri
zutenekoa. Proiektu komunikatibo aske eta ez-profesionala, zeinak ekinaren
ekinaz bere tokitxoa lortu zuen auzoan eta Bilbo osoan. 25 urteren ostean
irrati txiki honek
bere bidea egiten jarraitzen du, sortu zeneko oinarri berdinei atxikirik:
autoorganizazioa, antiautoritarismoa, asanblearismoa eta autogestioa. Uste
dugu, oinarri hauek irratiaren bidea eta izaera gogor markatu dutela eta
horrela jarraitzea espero dugu.




Denbora guzti honetan egindako esfrotzuez harro egon gaitezke, gure mugak
ezagutuz, era positiboan baloratzen dugu adierazpen askatasunaren alde
egindako lan guztia. Halaber, nabarmendu nahiko genituzke denboraldi
honetan lortutako lorpen ezberdinak, hala nola, denboraldi hasieran
inauguraturiko estudio berria eta erabilera anitzeko gela eta gure
kobertura handitzea eragin dituzten hobekuntza teknikoak.

Nola ez, ezin ahaztu honi guztiari zentzua ematen diozuenok. Zuok zarete
irrati hau mantentzen duzuenok. Komunikazioaren parte aktibo bilakatuz,
protagonistak eta informazio sortzaile izaten. Igorle/hartzaile
kontzeptuen bateratzea bultzatuz. Bide honetan jarraitu nahi dugu eta zuon
ezinbesteko laguntza eta inplikazioa lortu.

Orain gozatzera!
25. urteurren hau behar den bezala ospatzeko egun potoloa antolatu dugu
ekainaren 16rako, larunbata. Auzoko jaien barruan (ekainak 15-24) ekintzez
betetako egun bat. Egun hortan Eskurtze parkea gurea egingo dugu eguerdiko
12etatik gaueko ordu txikiak arte. Bertan bertsolariak, antzerkiak,
kontzertuak, bazkari herrikoi bat (denok zaudete gonbidatuak), txikigunea,
tailerrak,
irratiko zuzeneko emanaldia, graffitiak, material ez-komertzialdun
distriak eta beste hainbat sorpresa!!! Ekainaren 16an Eskurtze parkera
gozatzera etor zaitezteen eta zuen distri zein kolektiboen materiala
ekartzera animatzen zaituztegu. Hau da, denon artean 25. urteurren hau
ospatzera animatzen zaituztegu. Ekainaren 16rarte!

Gora adierazpen askatasuna!
Gora Irola Irratia!
Gora irrati libreak!

25 urtez Aske!