jueves, 28 de octubre de 2010

Azken atxiloketak eta tortura salatu dituzte unibertsitatean

Gazteriaren aurkako azken atxiloketak eta tortura kasuak salatu dira goizean zehar Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan burututako mobilizazio eta ekimen anitzetan.

asanblada Gasteizko campusean

Leioako campusean 270 pertsona bidu dira ostiralean gazte independentisten aurka eman zen sarekada salatu eta atxilotuak askatzeko eskatzeko. Eguerdiko 12:00etan hasi da manifestazioa Mikel Laboa plazan eta bertan eman diote amaiera, bi bertso eta gazte independentisten irakurketarekin. Bertan, sarekada honetan atxilotuak izan diren bi ikasle izan dituzte gogoan bereziki, Ikoiz eta Marina; azken hau, aske geratu da fidantzapean.

Gasteizko campusen ere burutu dira azken sareka salatzeko mobilizazioak, 12:00etarako manifestazio deialdia baimenduta egon ez arren. Ertzaintzaren hiru furgoneta ibili dira campusean zehar manifestazioa galarazteko. Hala ere, fakultateetan barrena burrunbadak egin dituzte 300 bat ikaslek Letren fakultatean asanblada jendetsua burutu ondoren.

Info. gehiago: http://euskalherria.info/?q=node/13031